Udaltzaingoaren biltegian dauden bizikletak eta patineteak berreskuratzea

Bere jardunean, Udaltzaingoak bizikletak eta patineteak erretiratzen ditu bide publikotik, eta bere biltegian gordetzen ditu. Gehien-gehienetan, titularren eskura geratzen dira bizikleta horiek; beraz, Udaltzaingoak deitu egiten die (ahal dutenean) jaso ditzaten.

Alabaina, batzuetan ezin izaten da halakorik egin titularra nor den ezin delako jakin; horrelakoetan, norbaitek erreklamatu zain geratzen dira.

Urte osoan irekita.

  • Nortasun Agiria.
  • Titulartasunaren egiaztagiriak (salaketaren agiria, bastidore zenbakia, fakturak, argazkiak...).

Tramitea egiteko moduak

Aurrez aurre

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Interesa dakizuke

Informazio gehiago

Saila: Segurtasuna

Zerbitzua: Udaltzaingoa

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.