Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Udaletxeko fatxada argiztatzeko eskaera, garrantzi handiko egunak direla-eta
Udaletxeko fatxadaren argiztatzea eskatzea, egun jakin batzuk eta nazioarteko egunak direla-eta, kausa sozial, solidario eta kulturalak ikusarazteko.
Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio, kirol-elkarte edo erakunde pribatuentzat.
Udalak beretzat gordetzen du beste erakunde edo kolektibo batzuen eskaerak izapidetzea onartzeko ahalmena, interes publikoa, garrantzi soziala edo udalerrian duen eragina dela-eta.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Estatutuetan jasota izan behar du bere helburua dela elkartasun-kausak, nazioarteko egunak edo ekitaldi bereziak ikusaraztea.
Urte osoan irekita.
Proposatutako argiztapen-data baino hamar egun baliodun lehenago egin behar da eskaera, gutxienez.
Instantzian honako hauek zehaztu behar dira:
- Eskaeraren hartzailea: Protokolo eta Erakunde Komunikaziorako Zerbitzua (Alkatetzaren, Erakunde Harremanen eta Berdintasunaren Saila).
- Eskaeraren arrazoia: zergatia, edo efemeridea testuinguruan jarriko duen azalpen laburra, ekimenarekin lortu nahi diren helburuak zehaztuta.
- Argiztapen-data: zein egunetarako proposatzen den argiztapena, baita data alternatiboak ere, nahi den egunean erabilgarritasunik ez badago.
- Argiztapenaren kolorea edo koloreak, hala badagokio.
- Beste datu interesgarri batzuk, hala nola erakundearen sare sozialak, udal-argitalpenetan aipatzea edo etiketatzea nahi bada.
Tramitea egiteko moduak
Online
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
- Eskaeraren balorazioa: eskaera onartuko da, baldin eta Gasteizko Udalak sustatzen dituen balio eta printzipioetara egokitzen bada, eta Zerbitzu Elektrikoetan eta Protokolo eta Erakunde Komunikaziorako Zerbitzuan bitarteko operatiboak badaude.
- Datak: argiztapen-agendaren erabilgarritasunak baldintzatuko du argiztapena egin ahal izatea ala ez. Udalak argiztapena ukatu ahal izango du data jakin batzuetan, hala nola bertako jaietan, ekitaldi ofizialetan, oroitzapenetan edota garrantzi instituzionaleko beste ekitaldi batzuetan, eskatutako argiztapenak programazioa edo eraikinaren beste behar batzuk oztopatzen daditu. Eskatutako datan argiztapenik egin ezin bada, Protokolo eta Erakunde Komunikaziorako Zerbitzuak beste data batzuk proposatu ahal izango ditu, betiere zerbitzuaren plangintzak horretarako aukera ematen badu.
- Komunikazio publikoa: eskaera onartzen bada, eta erakundeak kontrakorik adierazi ezean, Protokolo eta Erakunde Komunikaziorako Zerbitzuak prentsa-ohar bat idatziko du eta komunikabideetara bidaliko du argiztapenaren bezperan. Ohar hau herritar guztientzat eskuragarri egongo da Hedabideen Blogean. Halaber, informazio hori sare sozial instituzionaletan (X eta Facebook) argitaratuko da, eta bertan erakundearen kontu ofizialak aipatu ahal izango dira, eskabidean adierazi badira.
Informazio gehiago
Kontaktua: prensavg@vitoria-gasteiz.org
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Protokolo eta Erakunde Komunikazioa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: 10 egun baliodun
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.