eseu


Udal Liburutegien Sarean bazkide izateko eskaera

Udal Liburutegien Sareko bazkide izatea lortzea.  Bazkide izateak dokumentuak (liburuak, CDak, DVDak eta aldizkariak) maileguan doan hartzea ahalbidetzen du, Gasteizko udal liburutegietan zein Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegi guztietan.

Online liburutegiko zerbitzuak baliatzeko (eskaerak, erreserbak eta mailegu-berritzeak, audioliburuak deskargatzea eta erosteko iradokizunak) udal liburutegi batera joan eta sartzeko gako pertsonala eskatu behar da.

Urte osoan irekita.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


  • Nortasun agiria, pasaportea edo erresidentzia-baimena.

Era berean, eskabidea egiteko identifikazio txartel hauek ere balio dute:

  • Herritarren Udal Txartela (HUT).
  • ONA (Osasun Nortasun Agiria) txartela.
  • Izenpe.
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako txartela.
  • Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko txartela.

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.