eseu


Udal laborategiari analisiak egiteko eskatzea

Udal laborategiak lagin-mota desberdinen analisiak egiten ditu, hala nola elikagaiak, edateko ura, igerilekuetako ura, ibaietako ura, lurpeko urak, hondakin-urak, lixibiatuak eta hondakinak.

Analisiak egitea eskatzeko, lehendabizi eskabide bat aurkeztu behar da, eta, ondoren, laborategiko teknikariak interesdunarekin harremanetan jarriko dira zerbitzua nola eman behar den zehazteko (bete beharreko inprimakia, laginak nola eta noiz entregatu, beharrezko kantitatea, aztertu beharreko parametroak...).

Urte osoan irekita.

Azoken, ingurumenaren eta osasungarritasunaren alorreko ikuskapenarekin, laborategiarekin eta analisi kimiko eta antzekoekin zerikusia duten zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala (6.13 atala) kontsultatu, Araudia atalean.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Osasun Publikoa

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.