Udal instalazioetako dutxa zerbitzua

Udal instalazioetako dutxa publikoak erabiltzeko aukera ematea, beharra izanez gero.

Gasteizko udalerrian erroldatua dauden pertsonak, erroldatuta dauden etxean dutxarik edo bainuontzirik ez dutenak eta kirol instalazioetako bazkideak ez direnak.

Urte osoan irekita.

Norberaren egoera aldatu daitekeelako, baimenak urte naturaleko indarraldia izango du (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra). Urtarrilaren 2tik aurrera berritu egin beharko da urtero eskaera.

Herritarren Udal Txartelak "dutxetarako baimena" badu, honako gizarte etxe eta kirol instalazioetako aldagelak erabiltzeko aukera izango du:

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.