eseu


Musiketxea- Udal Folklore Akademian aurretiaz izena ematea

Euskal dantzak eta musika ikasteko eta praktikatzeko izena ematea. 

  • Onartzeko gutxieneko adina:
    • Dantza: 2019ko abenduaren 31 baino lehenago jaioak.
    • Musika hasiera: 2018 urtean jaiotakoak.
    • Gainerako ikasgaiak: 2017ko abenduaren 31 baino lehenago jaioak.
    • Abesbatza: 18 urte baino gehiagokoak.
  • Epe barruan izena ematea, eta instrumentu-espezialitateko nahiz gainerako ikasgaietako ordutegiak banatzeko saioetara joatea, horretarako jarritako egunetan.

(e)tik (e)ra.

Ordutegia aurrez aurre: astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era (ostiral arratsaldetan izan ezik).

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ez du eskatzen.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Tasa Ordenantza Fiskalen 8.5 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

  • Zozketaz ateratako izen emate batek ezarriko du jarraituko den hurrenkera alfabetikoa, eta horren arabera eskatzaile berriek lekua eskuratuko dute. Zozketa hori jendaurrekoa izango da eta maiatzaren 26an 12:00etan egingo da Musiketxean.
  • Zerrendak maiatzaren 27tik aurrera egongo dira eskuragarri Euskal Dantzarako eta ekainaren 9tik aurrera gainerako ikasgaietarako, Musiketxean eta 945 16 26 02 telefonoan.
  • Ordutegien hautaketa ekainaren 2tik aurrera.
  • Matrikula egingo da irakasgai ordutegi guztien konfirmazioaren ondoren eta epea 2025eko ekainaren 20an bukatzen da.

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.