eseu


Udal Artxiboko fondoak kontsultatzea

Udal Artxiboaren fondoetako, eta bertako Liburutegi Historikoaren, agiri historiko, administratibo eta grafikoetan begiratzea.

14 urte baino gehiago duten interesatuak.

  • Artxiboan bertan ematen diren inprimakiak betetzea.
  • Dosierrak kontsultatzeko interesduna izan beharra dago, edo haren baimena aurkeztu, NANaren fotokopiarekin batera. Dokumentazioa kontsultatu nahi duenak ere NANa, gida-baimena edo pasaportea aurkeztu beharko du.
  • Eskatzen den dokumentu bakoitzeko eskabide-orria bete behar da.

Urte osoan irekita.

Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


Kontsulta gela erabiltzeko arauak: 
  • Gehienez 3 dokumentu kontsulta daiteke aldi berean.
  • Artxiboko dokumentu eta material guztiak udalaren ondare dokumentalaren zati dira. Horrelakorik hondatzea edo lapurtzea delitua da.
  • Telefono mugikorrak itzalita edo isilduta eduki behar dira gela barruan.
  • Ez dago ez janaririk ez edaririk sartzerik.
  • Kontsulta gela ez dago prestatuta taldean lan egiteko.

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.