eseu


Trans pertsonek datuak aldatzeko eskatzea

Trans pertsonak haren nortasun berria (izena eta/edo sexua) jasotzen duen dokumentazioa Estatuko erregistroetan zuzendua (NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo Erregistro Zibileko dokumentua) badu, Udalak zuzenean alda ditzake datu horiek, bai bere datu-baseetan, bai ematen dituen dokumentuetan ere.

 

Trans pertsonak ez badu aldaketarik egin dokumentazioan, eta izen-aldaketa Eusko Jaurlaritzak horretarako ematen duen txartelean bakarrik agertzen bada, Udalak izen-aldaketa Herritarren Udal Txartelean (HUT) bakarrik egin ahal izango du, pertsonak NAN, bizileku-baimen, pasaporte edo Erregistro Zibileko agiri berri bat eskuratu arte.

Urte osoan irekita.

  • NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo Erregistro Zibilaren agiria badu, nortasun agiri originala eta indarrean dagoena. Aldaketa Udalaren datu-base guztietan egingo da.
  • NANik, bizileku-baimenik, pasaporterik edo Erregistro Zibilaren agiririk ez baduzu nortasun berriarekin, Herritarren Udal Txartela (HUT) aldatu izateko:
    • Eskabide-orria.
    • Eusko Jaurlaritzak emandako txartela, nortasun berria jasotzen duena.
    • NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo aurreko izena agertzen den jatorrizko familia-liburua.
    • Agiri tamainako argazki bat.

Herritarren Udal Txartel berria (HUT) gutxi gorabehera astebeteren buruan izango da prest.

Informazio gehiago

Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak

Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.