Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga epeka ordaintzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergarako ibilgailuaren helbidea aldatzea
Ibilgailu baten titularrek helbidea aldatzen badute, Trafiko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi behar diote, eta hark Udalari jakinaraziko dizkio izapidetu dituen helbide aldaketak.
Urte osoan irekita.
Udalerriz aldatzean, garrantzitsua da zure ibilgailuen zerga-egoitza aldatzea 15 eguneko epean eskatzea, udalerri berrian erroldatuta egon daitezen.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 6/2021 Foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina
- 2822/1998 Errege dekretua, abenduaren 23koa, zeinen bitartez Ibilgailuen Araudi Orokorra onetsi baitzen.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Nekazaritzako ibilgailu berezia bada, egoitza fiskala Trafikoko Zuzendaritza Nagusian (DGT) aldatu aurretik, egoitza fiskalaren aldaketa jakinarazi behar da Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofizialean (ROMA).
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.