eseu


Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Salbuespena ezintasunagatik

% 33ko edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonak zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude, baldin eta aipatutako betebeharrak betetzen badituzte.

Behin salbuespena onartutakoan, ez da beharrezkoa hori berritzea, arrazoi hauetakoren bat dela kausa interesdunaren egoera aldatu ezean: ibilgailua aldatzea, ezintasun ziurtagiria indarrean ez egotea, gida-baimena iraungitzea...

  • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa eta % 65etik beherakoa izatea, eta azken mugikortasun-muga.

Mugikortasunaren azken muga: % 25 edo gehiago (edo A, B edo C letrak, edo 7 puntu edo gehiago lortzen dituztenak), desgaitasunari buruzko ebazpenaren arabera, edo

  • %65eko desgaitasuna edo handiagoa izatea.

  • Desgaitasuna duen pertsonak 14 zaldi fiskal baino gutxiagoko ibilgailu baten titularra izan behar du.

  • 14 zaldi fiskalen muga ez da aplikatuko mugikortasunaren azken muga % 75 edo handiagoa denean (edo "A" letra), betiere ibilgailua gurpil-aulkian erabiltzeko egokituta badago.

  • Ibilgailuak desgaitasuna duen pertsonak bakarrik erabiltzeko edo lekualdatzeko izan behar du.

  • Desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko bakarrik aitortu ahal izango da zergaren salbuespena.

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

Ezinduentzako salbuespena - Betebeharren laburpen taula 

(e)tik (e)ra.

Urtarrilaren 1ean alta emanda dauden ibilgailuak: zerga ordaintzeko epea bukatzen den egunatik (2025/06/20) hasita hilabeteko epean. Matrikulazio berriak: hilabete, ibilgailuari alta ematen zaion egunetik aurrera. Epez kanpo aurkezten direnek hurrengo ekitalditik aurrera izango dute eragina.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


  • Desgaitasun-ziurtagiriaren ebazpena, organo eskudunak emana (Arabako Foru Aldundia, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea...).

  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena eta fitxa teknikoa.

  • Gidabaimena.

  • Ibilgailuaren erabilerari buruzko adierazpena (*)

Erabilera esklusiborako: desgaitasuna duen pertsonaren izenean edo protesta-, tutoretza- edo kuradoretza-arrazoiengatik % 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa duen pertsonaren bat bere kargura duela egiaztatzen duen titularraren izenean.

Desgaitasuna duen pertsona lekualdatzeko: lekualdatzen duen pertsonaren izena, abizenak eta NANa agertu beharko dira eskabidean. Desgaitasuna duen pertsonarekin erroldatuta egon behar du, % 75eko edo gehiagoko azken mugikortasun-muga (edo A letra) duten pertsonen kasuan izan ezik, betiere ibilgailua gurpil-aulkia erabiltzeko egokituta badago.

Adierazitako dokumentazioak indarrean egon beharko du urtarrilaren 1ean.

Tasa Ordenantza Fiskalen 2 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.