Ordainagiriak banku-kontu batean helbideratzea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan ibilgailuaren eskualdatzea
Matrikulatuta dagoen ibilgailua salerosteak Trafiko Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan horren titulartasuna aldatzera behartzen du. Trafiko Buruzagitzak hilero jakinarazten dizkio Udalari izapidetutako eskualdatze guztiak.
Urte osoan irekita.
Urtarrilaren 1ean ibilgailuaren titularrak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren urteko kuota ordainduko du.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
Probintziako Trafiko Buruzagitzan zirkulazio-baimena, fitxa teknikoa eta Ibilgailuen gaineko Zergaren azken ordainagiria egiaztatu beharko dira.
Tasa Ordenantza Fiskalen 2 epigrafean jasota dago.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 6/2021 Foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina
- 2822/1998 Errege dekretua, abenduaren 23koa, zeinen bitartez Ibilgailuen Araudi Orokorra onetsi baitzen.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ) bide publikotik zirkulatzen duten trakzio mekanikodun ibilgailuen jabetza zergapetzen du, mota eta kategoria edozein delarik. Erregistro publikoan matrikulatuta eta altan dauden ibilgailuek zein matrikula turistikoa eta aldi baterako baimena dutenek ordaindu behar dute.
Zerga hau Trafiko Buruzagitzan ibilgailuaren helbide gisa agertzen den helbidearen udalerrian ordaindu behar da. Urtero kobratzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator. Titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio ordaintzeko, ibilgailuak urtarrilaren 1ean dituen ezaugarriak kontuan hartuz, matrikulazio edo errehabilitazio bidezko alten kasuan izan ezik, orduan egun horretatik aurrerako ehunekoa kalkulatzen baita.
Zerga horren kuota ibilgailu motaren eta horren fitxa teknikoan ageri diren ezaugarrien araberakoa da. Ibilgailuari alta edo baja ematen zaionean, hori gertatu den dataren arabera kalkulatzen da zenbatekoa, proportzionalki.
Indarrean dagoen araudiaren arabera, ibilgailua eskualdatuz gero urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zergaren urteko kuota. Matrikulazio berria, behin betiko baja edo lapurretagatiko baja egiten denean baino ez da kuota hainbanatzen.
Ordaintzeko bideak kontsultatu.
Ibilgailua eskualdatzen denean ez dago kuota hainbanatzerik. Urtarrilaren 1ean titular gisa ageri denari eskatzen zaio zerga. Ibilgailuari behin betiko baja edo lapurretagatik behin-behineko baja ematen zaionean baino ez da itzultzen kuota.
- Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan edo San Martineko Udal Bulegoetan.
- Internet bidez.
- Posta elektroniko bidez: hacienda@vitoria-gasteiz.org.
Motorrak eta ziklomotoreak Probintziako Trafikoko Buruzagitzan matrikulatu behar dira. Udal matrikula duten ziklomotoreak ezin dira bide publikoetatik ibili. Zerga ibilgailuaren titularrari eskatuko zaio.
Udaleko Ogasun Sailera joan behar duzu, matrikulazioaren alta emateko inprimakia bete eta dena delako aldiari dagokion zenbatekoa ordaindu. Hori egin ondoren, aipatutako agiriak Trafiko Buruzagitzan aurkeztu beharko dituzu, ibilgailua birgai dezaten eskatzeko.
Bost lagun edo gehiagorentzako autoak dituzten familia ugariek zergaren % 10, % 15 edo % 20ko hobaria izan dezakete, familia-errenta estandarizatzeko sistemaren arabera. Familia bakoitzeko ibilgailu bakarrak jaso ahal izango du hobaria. Beste %10eko hobaria egingo zaio, zero emisioko edo EKO etiketako ibilgailua izanez gero. (4.5. artikulua).
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzko uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuan dago arautua familia-errenta estandarizatua (2012ko abuztuaren 6ko EHAA, 152. zk.).
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten eta adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsonak zerga hau ordaintzetik salbuetsita daude.
Ibilgailu historikoek edo gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenek % 90eko hobaria izan dezakete ibilgailuen zergaren kuotan. Ibilgailu historikoaren edo gutxienez 30 urteko antzinatasuna duen ibilgailuaren titularrak ibilgailu klasikoak edo antzinakoak ezagutarazi eta sustatzeko elkarte bateko kide izan beharko du, eta ibilgailuak horretan izena emanda egon beharko du.
Ez, ez duzu zirkulatzeko baimenik. Dagokion matrikula eskatu behar duzu Probintziako Trafikoko Buruzagitzan, ziklomotorearen agiriak aurkeztuta.
Zirkulazio baimenean bizilekutzat ageri den udalerrian ordaindu behar du jabeak ibilgailuen zergaren ordainagiria.
Informazio gehiago
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.