eseu


Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Ibilgailu historiko eta gutxienez 30 urteko antzinatasuna duten ibilgailuentzako

Ibilgailu historikoen titularrek eta gutxienez 30 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek % 90eko hobaria jasotzeko eskubidea dute ibilgailuen gaineko zergaren kuotan. 

  • Ibilgailu historikoa: Trafiko Buruzagitzak bere matrikulan historiako "H" letra esleitu diola.
  • Gutxienez 30 urte dituen ibilgailua: titularrak klub edo elkarte bateko kide izan behar du, ibilgailu klasikoak edo zaharrak zabaldu eta sustatzeko, eta ibilgailu hori inskribatuta egon behar da. (30 urteko antzinatasuna: uztailaren 19ko 45/1989 Foru Arauaren aldakuntza, abenduaren 13ko 22/2019 Foru Araua dela medio).

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

(e)tik (e)ra.

Tasa horri dagozkion hobariak 2024ko ekainaren 20ra arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Tasa Ordenantza Fiskalen 2 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.