eseu


Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan alta ematea matrikulazio edo errehabilitazioagatik

Pertsona fisiko (partikularrek) eta juridikoek ibilgailu berria erosi edo errehabilitatzen dutenean, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan ere alta eman behar dute. Interesdunek zuzenean egin dezakete, edo gestoria baten bitartez.

Bigarren eskuko ibilgailuen altak zuzenean jakinarazten dizkio Probintziako Trafiko Buruzagitzak Gasteizko Udalari.

  • Pertsona fisikoak: udalerri honetan erroldatuta daudenak.
  • Pertsona juridikoak: egoitza soziala edo jarduera-helbidea udalerri honetan dutenak.
  • Baimendutako gestoriak.

Eskabidea matrikulatu aurretik edo aldi berean aurkeztu behar da.

Urte osoan irekita.

Hasi online tramitatzea

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


  • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
  • Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, pasaportea...).
  • Ordainketa helbideratzen bada, kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.

Ibilgailu berriari alta ematen zaion egunetik urte bereko abenduaren 31ra arte dagokion ehunekoa kalkulatzen da, ibilgailu mota eta kategoriaren arabera.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala (2. atala) kontsultatu, Araudia atalean.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergak (TMIZ) bide publikotik zirkulatzen duten trakzio mekanikodun ibilgailuen jabetza zergapetzen du, mota eta kategoria edozein delarik. Erregistro publikoan matrikulatuta eta altan dauden ibilgailuek zein matrikula turistikoa eta aldi baterako baimena dutenek ordaindu behar dute.

Zerga hau Trafiko Buruzagitzan ibilgailuaren helbide gisa agertzen den helbidearen udalerrian ordaindu behar da. Urtero kobratzen da, eta zergaldia urte naturalarekin bat dator. Titular gisa ageri den pertsonari eskatzen zaio ordaintzeko, ibilgailuak urtarrilaren 1ean dituen ezaugarriak kontuan hartuz, matrikulazio edo errehabilitazio bidezko alten kasuan izan ezik, orduan egun horretatik aurrerako ehunekoa kalkulatzen baita.

Udalean alta eman ondoren, Arabako Foru Aldundira (Samaniego kalea 14) eta Probintziako Trafiko Buruzagitzara (Gasteiz hiribidea 13) jo beharko duzu.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.