eseu


Epeka ordaintzea: Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga

4.000 eurotik beherako ordainagiriak badira, Ibilgailuen zerga bi, hiru, sei, zazpi edo bederatzi epetan ordaintzeko aukera dute zergadunek, interesik gabe.

Eskabide hori denbora mugarik gabekoa da, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean, beraz, ez dago berritu beharrik.

  • Ordainagiria banku-konturen batean helbideratzea.
  • Zatikatutako azken kuota ordaindu arte ez dago helbideratze-kontua ezeztatzerik.
  • Kuota bat ordaindu gabe gelditzen bada epeak ezeztatu egingo dira, eta zorra betearazte-aldira pasako da. Zor guztia ordaindu behar da, eta ez dago epeka ordaintzeko beste eskabiderik egiterik epe bererako.

(e)tik (e)ra.

9 kuotatan ordaintzeko, apirilaren 20a baino lehen eskatu behar da; 2, 3, 6 eta 7 kuotatan ordaintzeko, ekainaren 20a baino lehen. Data horren ondoren aurkezten baduzu eskaera, hurrengo urtean hasiko zara epetan ordaintzen.

  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).

  • *Telefono bidez eskatu dezakezu epeka ordaintzea (010 edo 945 16 11 00), baldin eta Udalaren datu basean aldez aurretik jasota badago ordainagiria helbideratu nahi den kontu-zenbakia.
  • Noiz kobratzen dira kuotak:

    • 2 kuota: maiatzaren 30ean eta abuztuaren 30ean

    • 3 kuota: maiatzaren 30ean, uztailaren 30ean eta irailaren 30ean.

    • 6 kuota: maiatzaren 30ean, ekainaren 28an, uztailaren 30ean, abuztuaren 30ean, irailaren 30ean eta urriaren 30ean.

    • 7 kuota: maiatzaren 30ean, ekainaren 28an, uztailaren 30ean, abuztuaren 30ean, irailaren 30ean eta azaroaren 29an.

    • 9 kuota: apirilaren 30ean, maiatzaren 30ean, ekainaren 28an, uztailaren 30ean, abuztuaren 30ean, irailaren 30ean, azaroaren 29an eta abenduaren 30ean.
       

  • Prozeduraren xehetasun gehiago ezagutzeko, kontsultatu ondorengo ordenantza fiskala: "0 Zergen eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-Sarrera Lokalen Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari Buruzko Ordenantza Orokorra", Ordenantza Fiskalen orrialdean.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Diru-Bilketa

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.