eseu


Terrazak jartzeko lizentzia eskaera, aldi baterako itxitura dutenak nahiz itxiturarik gabeak

Erabilera publikoko espazioetan (horien titulartasuna edozein dela ere) terrazak, aldi baterako itxitura dutenak nahiz itxiturarik gabeak, jartzeko lizentzia eskatzea.

Ostalaritza establezimenduen titularrak eta horiekin parekatuta dauden bestelakoen (kafe, izozki, txokolate, hortxata dastalekuak).
 

 

Urte osoan irekita.

Terrazak, mahaitxoak eta bestelako elementuak jarri baino lehen egin behar da tramitea.

  • Titularraren NANaren fotokopia, edo Europar Batasuneko kide den estaturen batek zerbitzu emaileari luzatutako antzeko egiaztagiriarena, edo lan-baimena eta egoitza-baimenarena, betiere indarrean.
  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo agiri baliokide baten kopia, bai eta ordezkatze ahalmena egiaztatzeko agiri hauetakoren bat ere: notario ahalordetzea; agiri pribatua, notarioak legeztatutako sinadura duena; ordezkaritza, hau da, ordezkatua eta ordezkaria elkarrekin agertuta. Merkataritza sozietateen kasuan, nahikoa izango da sozietatea edo fundazioa eratzeko eskritura, eta elkarte zibilak zein ondasun komunitateak badira, eskritura edo eratze kontratua.
  • Hartuko den espazioa jabari pribatukoa bada, jabe elkartearen baimena.
  • Kontratazio araudian ezarritako moduetako edozein baliatuz jarritako bermea, urtebeteko tasaren zenbatekoarekin.

Terraza mahaidunak jartzeko berariazko dokumentazioa

  • Jartzea aurreikusten den mahai-aulkien kopurua eta elementu osagarrien zerrenda, kopurua eta altzari-ereduak berariaz adierazten direlarik.
  • Kokalekuaren azalpena, planoan jasoa, eta instalatu nahi diren elementuek okupatuko duten luze-zabalaren eta horien kokapenaren xehetasunak, kokatuta.
  • Erantzukizun zibilerako eta suteen aurkako aseguru-saria ordainduta dagoela egiaztatzen duten agiriak.
  • Jardueraren fatxada baino gehiago okupatuko bada, aldameneko establezimenduen titularren berariazko baimena.

Aldi baterako itxitura duten terraza mahaidunak jartzeko berariazko dokumentazioa

Instalazio proiektu teknikoa, eskumena duen teknikariak sinatua, honako hauek barne:

  • Txosten teknikoa, xehetasun hauek biltzen dituena:
    • Hartuko den azalera eta instalatuko diren elementuen ezaugarriak.
    • Jardueraren funtzionamendua, aurreikusitako instalazioen ezaugarri teknikoak zehaztuta: instalazio elektrikoa, klimatizazioa, suteen prebentzioa, isolamendu akustikoa eta Irisgarritasun Legearen eta Jendaurreko Ikuskizunen Legearen ingurukoak.
    • 1:100 eskalako planoak, non argi eta garbi adierazi beharko baitira neurriak, sekzioak, oinplanoak eta alboetako, aurreko nahiz atzeko altxaerak.
    • Muntatzeko aurreikusten diren obrak.
  • Teknikari eskudunak emandako ziurtagiria, non adierazten den egitura aski egonkorra dela eta betetzen dituela suteen prebentzioari eta itzaltzeari, lekuak husteari eta sutearekiko erreakzioari dagozkien betebeharrak.
  • Instalazioaren aurrekontua.
  • Erantzukizun zibilaren eta suteen aseguruaren poliza, ostalaritza jardueraren ondoriozko edonolako arriskuak oro estaltzen dituena, ordaindua dagoela egiaztatzen duen agiria.

Berogailuak jartzeko berariazko dokumentazioa

  • Ezaugarri fisiko, tekniko eta estetikoak.
  • Terrazaren planoa, berogailuak non jarriko diren adierazita.
  • Kalitate-bermea eta Europar Batasunaren homologazio ziurtagiria.
  • Aseguru-kontratua, non terrazan berogailuak instalatzea aurreikusten den.
  • Gas ontziratua hornitzen duen enpresaren hornikuntza-kontratua.

Altzariek publizitaterik izango duten ala ez adierazi beharko da eskabidean (gehienez ere 0,20 x 0,20 metro hartu ahal izango du). Orobat jarri ahal izango da establezimenduaren izena edo logotipoa, gehienez ere 0,60 x 0,20 metroko zerrenda hartuz.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.3 epigrafean jasota dago.

Lizentzia hautazkoa eta jabetzarik gabea izango da, eta lurzorua baimendutako horretarako erabiltzea galarazten duten interes publikoko zer-nolakoak egokitzen direlarik, lizentzia indarrik gabe utzi ahal izango da. Era berean, interes publikoagatik eta behar bezala arrazoiturik, edonoiz utzi ahal izango da bertan behera lizentzia, kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe, aplikatu beharreko araudiren batekin bateragarri ez bada (baita lizentzia emanez geroztik onetsia izanik ere), jabari publikoari kalte egiten badio, interes publiko handiagoko jardueretarako erabiltzea galarazten badu edo erabilera orokorrari kalte egiten badio.

Eskatzen den urterako emango da lizentzia, eta besterik gabe joko da luzatutzat (gehienez ere hiru urte arte, salbu eta interes publikoko egoeraren batek besterik badakar berekin edo lizentziaren baldintzetan aldakuntzarik gertatzen bada), aldeetakoren batek, dela administrazioak, dela titularrak edo aldameneko establezimenduko titularrak (baldin eta jardueran fatxada baino gehiago hartzen bada), kontrako asmorik jakinarazten ez badu, gutxienez ere luzapen-aldia hasi baino 15 egun lehenago.

Kasu hauetan luzapenaren aurka agertuko da administrazioa:

  • Terrazaren jarduera nagusiaren funtzionamenduak sortutako kalte edo eragozpenen ondorioz prozedurarik abiatu bada.
  • Lizentziaren edo Ordenantza beraren baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada.
  • Tasa ordaindu ez bada.
  • Baimentzeko aldian baimena eman zeneko errealitate fisikoa aldatzen duten jarduera publikoak gauzatzea aurreikusten bada.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.