Egoiliarrentzako TAO bereizgarria, ibilgailua sozietate baten izenean dagoenean, edo leasing-rentingean: Eskaera

Sozietate-egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskuratzea. Bereizgarri hori TAO gune batean bizi direnek eskura dezakete, haien ibilgailua sozietate batena denean, edo renting edo leasing-ean daukan.

Betebeharrak

  • Eskatzaileak bereizgarria eskatzen den TAO eremuan erroldatuta egon behar du.
  • Ibilgailuaren ohiko gidari bezala agertu beharko du eskatzaileak.
  • Ibilgailuaren jabetzak sozietate batekoa izan behar du edo leasing edo renting erregimenean egon behar du.
  • Bereizgarria eskatu den urterako tasa ordainduta izan beharko du eskatzaileak, eta aurreko urtekoa, baldin eta txartela izan bazuen.

Epea

Urte osoan irekita.

Dokumentazioa

  • Bereizgarria ematen zaion pertsonaren identifikazio agiriaren jatorrizkoa edo kopia (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).

Ibilgailua leasing edo renting bidez eskuratu badu:

  • Leasing edo renting kontratua.

Ibilgailua eskatzailearen enpresak utzia bada:

  • Eskatzailearen eta ibilgailuaren titularra den enpresaren arteko lan-harremana egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzaileari enpresak ibilgailua esklusiboki eta lanorduetatik kanpo erabiltzeko baimena eman diola egiaztatzen duen agiria.

Zenbatekoa

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.6 epigrafean jasota dago. 

Oharrak

  • Eskabidearen indarraldia urtekoa da, hau da, urtero eskatu behar da.
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren helbide-aldaketa Arabako Trafikoko Buruzagitzan izapidetuko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a, 945 220 058).

Ohiko galderak

Nola eska dezaket TAO bereizgarria?

Herritarrei laguntzeko bulegoetan eska eta ordain dezakezu.

Halaber, online eska eta ordain daiteke:

Bereizgarria indarrean baduzu, automatikoki berrituko da, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.


Zein dira TAO eremuko prezioak?

Las tarifas están recogidas en las ordenanzas fiscales (epígrafe 7.6).

Zenbatekoak ordenantza fiskalen 7.6 atalean ezartzen dira urtero.


TAO bereizgarria eskatzen badut urtarrila ez den hilabete batean, urte osoa ordainaraziko didate?

Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.


Nahitaezkoa da TAO txartelaren ordainketa helbideratzea?

Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.


Ibilgailu bat baino gehiago badut TAO bereizgarri bat baino gehiago izan dezaket?

Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.

Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.


Enpresaren ibilgailua dut eta TAO eremu batean bizi naiz. Egoiliar txartelik izan nezake?

Bai, posible da. Kontsultatu nola

 


TAO eremu batean dut lanlekua. Egoiliar txartela izan dezaket nire ibilgailuarentzat?

Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.


Langile autonomoa banaiz, eska dezaket TAO bereizgarria?

Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.

Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat 


Garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi naiz. Zein baldintza bete behar ditut Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzeko? Zein korrespondentzia dago bizi naizen eremuen eta TAO eremuen artean?

Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
Kontsultatu eremuak eta kaleak.


Dagokidana ez den beste leku batean aparka dezaket?

Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.


Derrigorrezkoa al da bereizgarria jartzea?

Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.


Lurreko marren koloreen esanahia jakin nahi nuke

  • Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
  • Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
  • Gorri-berdeak (egoiliarrenak bakarrik)bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
  • Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek..


Erlazionatutako tramiteak

Interesa dakizuke

Informazio gehiago TAO txartel motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere:

www.vitoria-gasteiz.org/tao

Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen kontsulta dezakezu matrikula bidez: TAO kontsultatzea

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.