Baja
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Sozietate-egoiliarrentzako TAO txartela: Eskaera
Sozietate-egoiliarrentzako TAO txartela eskuratzea. Txartel hori TAO gune batean bizi direnek eskura dezakete, haien ibilgailua sozietate batena denean.
- Eskatzaileak txartela eskatzen den TAO eremuan erroldatuta egon behar du.
- Ibilgailuaren ohiko gidari bezala agertu beharko du eskatzaileak aseguru polizan.
- Ibilgailuaren jabetzak sozietate batekoa izan behar du edo leasing edo renting erregimenean egon behar du.
- Txartela eskatu den urterako tasa ordainduta izan beharko du eskatzaileak, eta aurreko urtekoa, baldin eta txartela izan bazuen.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena (jatorrizko agiria).
- Txartela ematen zaion pertsonaren identifikazio agiriaren jatorrizkoa edo kopia (NAN, egoitza txartela, atzerritarraren identifikazio zenbakia edo pasaportea).
- Ibilgailuaren aseguru-poliza (jatorrizko agiria), non txartela emate zaion pertsona ohiko gidari gisa agertzen den, eta polizaren ordainagiria.
Leasing-kontratua, renting-kontratua edo ibilgailuaren sozietate titularrak emandako agiria indarrean egon beharko du, non egiaztatzen den eskatzailea dela ibilgailuaren erabiltzaile bakarra, ibilgailua lan-orduez kanpo erabiltzeko baimena duela eta ibilgailua behin eta berriro erabiltze hori gauzazko ordainsaritzat jotzen dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagozkionetarako.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.6 epigrafean jasota dago.
- 7 Ordenantza, Jabari publiko lokalaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa -energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak
- Ordenantza, Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Eskabidearen indarraldia urtekoa da, hau da, urtero eskatu behar da.
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren helbide-aldaketa Arabako Trafikoko Buruzagitzan izapidetuko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a, 945 220 058).
- Nekazaritza eremuko OTA txartela eskatzeko betebeharrak
Interesa dakizuke
Informazio gehiago TAO txartel motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere: www.vitoria-gasteiz.org/tao.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.