eseu


Simon Bolibar plazako azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskaera

Simon Bolibar plazako salmenta ibiltariko azokarako lizentzia eskuratzea (barazki eta fruituak, eskuz landutako janariak, mintegiko produktuak, denboraldiko barazki eta fruituak nahiz ekipamendu pertsonaleko eta etxerako produktuak saltzeko), 2025, 2026, 2027 eta 2028 urteetarako.

2025-2028 deialdiaren oinarriak

  • Barazki, fruitu eta eskuz landutako janarien ekoizleek salgai jartzen dituzten produktuak beraiek landuak izan beharko dute.
  • Ekipamendu pertsonaleko eta etxerako produktuen saltzaile ibiltariak. Barazki eta fruituak, denboraldiko barazki eta fruituak, haziak eta mintegi-landareak nahiz eskuz landutako janariak ekoizten dituztenak.
  • Perretxikoak eta barraskiloak saltzen dituztenek: Vl. Eranskina. Perretxikoak eta barraskiloak saltzeko bete beharrekoak.
  • Beren produktuak artisauen erara lantzen dituzten enpresak, 10 langile baino gutxiago dituztenak.
  • Deialdia egiten duen toki-administrazioarekin zorrik ez edukitzea (ofizioz egiaztatuko da).
  • Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egotea, lizentziak irauten duen denbora guztian. Pertsona juridikoen kasuan, soldatapeko langileek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta emanda egon beharko dute, besteren kontura diharduten langile gisa.
  • Pertsona fisikoen kasuan, titularrak ez ezik, beste bi titularkideek ere (ezkontidea, 1. eta 2. mailako senideak) baliatu ahal izango dute lizentzia.
  • Pertsona juridikoen kasuan, hiru pertsonek baliatu ahal izango dute lizentzia; gutxienez batek bazkidea izan beharko du, eta gehienez bik soldatapekoak.

(e)tik (e)ra.

Lizentzien indarraldian, beste eskaera batzuk onartu ahal izango dira. Eskakizunak betez gero, egotekotan, postu libreetan sartu ahal izango dira, bestela, itxaron-zerrenda deialdi honen oinarriek zehazten duten arabera batera bideratuko dira.

  • Eskabidearekin batera, adierazi saltokia non jarri nahi den (gehienez hiru aukera), planoaren arabera.
  • Pertsona fisikoen kasuan: titularraren nahiz titularkideen nortasun-agirien edo egoitza- eta lan-baimenen fotokopiak.
  • Pertsona juridikoen kasuan: eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Ziurtagiri ofiziala, eskatzailearen izenean, zeinen bitartez egiaztatzen den Europar Batasunean azken hiru urteetan emandako prestakuntza-ikastaroren bat egin duela eta probetxua atera diola, gai hauen inguruan: bezeroarenganako arreta, saltokiaren irudia, marketina, saltzeko elikagaiak eskuz lantzea, nekazaritza-ekoizpenerako teknikak, edo antzekoak.
  • Ziurtagiri ofiziala, titularraren izenean, ezintasunen bat duela egiaztatzen duena.

Berariazko dokumentazioa

Barazki eta fruituen eta eskuz landutako janarien ekoizleak

  • Nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria eta nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategiaren fitxa edo antzekoa, dagokion erakundeak emana.

  • Osasun Erregistroko Zenbakia edo Osasun Baimena, dagokion administrazioak emana.
  • Gainera, kasuan kasu:
    • Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria.
    • Nekazaritza ekologikora bihurtzearen ziurtagiri ofiziala.
    • Jatorri-deituraren ziurtagiria, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
    • Nekazaritzako elikagaien kalitate-agiria (labela, ekoizpen kontrolatua, berme-marka...).
    • Ardoaren kasuan, azken kalifikazio-dosierra, dagokion kontseilu arautzaileak emana.

Mintegi-landareak

  • Hazi eta mintegi-landareen ekoizleen erregistroan izena emanda egotearen egiaztagiria.
  • Autonomia-erkidegoko hazi eta mintegi-landareen merkatarien erregistroko izen-ematearen ziurtagiria.

Ibiltarien atala (ekipamendu pertsonaleko eta etxerako produktuak)

  • Lan-bizitzaren egiaztagiria, eskatzailearen izenean emana.

Esleituz gero aurkeztu beharreko agiriak

Esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, 2021eko irailaren 13tik 24ra bitartean:

  • Eskabide-orria .
  • Titularraren eta titularkideen agiri tamainako argazki bana.
  • Titularrak eta titularkideek (bazkideek edo soldatapekoek) Gizarte Segurantzari egindako azken ordainagiriaren fotokopia edo Gizarte Segurantzako dena delako erregimeneko izen-ematearen fotokopia.
  • Azokan gauzatuko den salmenta-jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren eta polizaren fotokopia.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafean izena eman izanaren ziurtagiria.
  • Bankuko kontuaren titulartasunaren ziurtagiria.

Ekoizleek, gainera, formulario hauek aurkeztu beharko dituzte, beteta:

  • Eskura dauden bitartekoak: II. Eranskina .
  • Produktuen urteko aurreikuspena: artisauen kasuan, III. Eranskina. ; baratzeko produktuen kasuan, IV. Eranskina .
  • Landutako lursailen deklarazioa, lursailen jabetza- edo alokairu-agiriak erantsita: V. Eranskina .

Tasa Ordenantza Fiskaletan 7.1 epigrafean jasota dago.

  • Zerrenden argitalpena: esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrendak 2025eko otsailaren 19tik aurrera jakinaraziko dira 010 telefonoan eta Udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org).
  • Dokumentazioa aurkeztea: esleipendun suertatu direnek dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute 2025eko otsailaren 19tik 28ra bitartean. Agiriak aurkeztu ezean, eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Lizentziak jasotzea: 2025eko martxoaren 11tik 14raSan Martineko bulegoetan.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 2 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.