Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Interrupción por trabajos de renovación de la Sede Electrónica
Udalak jakinarazi du ekainaren 18tik 23ra bitartean Egoitza Elektronikorako sarbidean etenaldiak egon daitezkeela aldizka, ataria berritzeko lanen ondorioz.
Herritarrei udal-izapideei buruzko informazioa hurbiltzeko eta Egoitza Elektronikoko zerbitzuen erabilera errazteko asmoz, berrikuntza- eta birdiseinu-lanak honako alderdi hauetan oinarritu dira: informazioaren arkitektura, nabigazioa eta bilaketa, diseinu bisuala, pantailako informazioaren antolakuntza eta hizkuntza ulerkorra eta estilo komunikatiboa.
Administrazio publikoen sektorean punta-puntakoa den Liferay plataforma erabili da, eta NEXT Generation funtsekin finantzatu da lana.
Sentitzen dugu sarbiderako etenaldiek eragozpenik sortzen badute.