Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko lizentzia eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Santiagon eta Andre Maria Zuriaren jaietan oinez saltzeko baimen-eskabidea
Santiago egunean (uztailak 25) eta Andre Maria Zuriaren jaietan (abuztuaren 4tik 9ra) jaietako puxikak, txanoak, lepo-zapiak eta besteko artikuluak oinez saltzeko baimena lortzea.
- Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea. Ofizioz egiaztatuko du Gasteizko Udalak hori horrela den, jasotako eskabideak baloratzerakoan. Baztertu egingo da baloratzeko unean eskakizun hori betetzen ez duen eskabide oro.
- Gizarte Segurantzaren Erregimenean alta emanda egotea eta horri dagozkion kopuruak ordainduta edukitzea.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafe egokietan alta emanda egotea eta horri dagozkion kopuruak ordainduta edukitzea.
- Hirugarren herrietako mailegatzaileek akreditatu beharko dute bizileku-baimenak eta lana kontuetan indarreko legerian ezarritako beharrak betetzen dituztela.
- Ekonomia jardueraren arriskuak estaltzen dituen erantzukizun zibileko asegurua edukitzea eta ordaintuta egotea.
- Higiene eta osasun edo beste izaera bateko arautze espezifikoek ezarritako baldintzak betetzea.
- Lizentziak norberak eta ez bestek erabiltzeko izango dira, debekatua dago haiek eskualdatzea.
- Baimenaren titularrek jendeak, oro har, zein ikuskatzaileek erraz ikusteko moduan jarri beharko dituzte honakoak: Udal-baimena eta jarduerak eragin ditzakeen erreklamazioak jasotzeko helbidea.
- Gainerako betekizunei dagokienez Gasteizko udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko Ordenantzan ezarritakoari jarraituko zaio (ALHAO 143zk. 2016ko abenduaren 21a).
(e)tik (e)ra.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Titularraren eta titularkidearen agiri tamainako argazki bat.
- Titularraren eta titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, lan eta egoitza baimenen fotokopiak.
2024 urterako 106,13 eurokoa da. Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.
- Jasotzen den eskabide kopurua esleitzeko dagoen baimen kopurua baino altuagoa bada zozketa bidez esleituko dira. Zozketa, beharrezkoa bada, 2024ko ekainaren 11an egingo da.
- Esleipendunen zerrenda eta, kasua bada, dagokion erreserba zerrenda 2024ko ekainaren 28tik aurrera argitaratuko da Udalaren web-orrian eta iragarki-oholean. Halaber, Udalaren Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta argibideetarako telefono zenbakira, 010, 945 161100, deituta jaso ahalko da informazio hori.
- Esleipendunek urte bakoitzeko uztailaren 18tik 22ra jaso beharko dituzte baimenak, San Martingo udal-bulegoetan. Titularrak nortasun agiri originala aurkeztu beharko du, eta dagokion tasa ordaindu.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Merkataritza
Ebazteko epea: 2 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.