eseu


Santa Barbara plazako azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskatzea

Santa Barbarako azokan salmenta ibiltariko lizentzia eskatzea barazki eta fruituak,eskuz landutako janariak, mintegiko produktuak, deboraldiko barazki  eta fruituak saltzeko, 2025, 2026, 2027 eta 2028 urteetarako.

Deialdiaren oinarriak 2025-2028

Salgai jarriko diren produktuen ekoizle edo egileak.

  • Parte hartzaile guztiek erregistratu egin beharko dituzte egunean egindako salmentak.
  • Saltzeko lizentzia emango bazaio, deialdia egin duen udal administrazioari ordaindu beharrekoak ordainduta eduki beharko ditu eskabidea egiten duen pertsonak. Ofizioz egiaztatuko du Gasteizko Udalak hori horrela den, jasotako eskabideak baloratzerakoan. Baztertu egingo da baloratzeko unean eskakizun hori betetzen ez duen eskabide oro.
  • Halaber, nahitaezko eskakizuna da baita salgaien ekoizle edo/eta egile izatea.
  • Pertsona fisikoen kasuan, titularrak ez ezik, beste bi titularkidek ere baliatu ahal izango dute baimena ezkontidea nahiz 1. eta 2. mailako odol ahaidetasu-neko seni-deek izan ahalko dira.
  • Pertsona juridikoen kasuan, bazkide diren hiru langilek jardun ahal izango dute saltzen, edo bi bazkidek eta enpresaren soldatapeko pertsona batek, edo bazkide batek, enpresaren soldatapeko bi langilerekin.
  • 10 langile baino gutxiago dituzten eta beren produktuak eskulangintza bidez ekoizten dituzten enpresek bakarrik parte hartu ahal izango dute azoka horretan.
  • Titularrak zein titularkideek Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute baimenak irauten duen denbora osoan.
  • Pertsona juridikoen kasuan, soldatapeko langileak Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta emanda egon beharko dira, besteren konturako langile gisa
  • Saltokian egongo diren langileen datuak berariaz adierazi beharko dira salmenta ibiltarirako lizentzia eskatzen denean. Nolanahi ere, ezingo dira bi titularkide baino gehiago izan lizentzia bakoitzeko, eta saltokiak esleitzeko eskatzen diren betebehar eta baldintzak oro bete beharko dituzte.
  • Baimenaren titularra hilko balitz, lehen graduko senideek izango lukete beste baimen bat lortzeko lehentasuna.

(e)tik (e)ra.

Lizentzien indarraldian, beste eskaera batzuk onartu ahal izango dira. Eskakizunak betez gero, egotekotan, postu libreetan sartu ahal izango dira, bestela, itxaron-zerrenda batera bideratuko dira. Itxaron-zerrenda deialdi honen oinarriek zehazten duten arabera ordenatuko da.

  • Salmenta ibiltariko azokan saltokia jartzeko eskabidea eta eskatzaileak izenpetutako erantzukizunpeko aitorpena, non Gasteizko Udalerrian salmenta ibiltaria arautzeko udal ordenantzako eta deialdi honetako betebeharrak betetzen direla adierazten baitu.
  • Eskabidean, adierazi non jarri nahi duzun saltokia (gehienez 3), planoaren arabera.
  • Pertsona fisikoen kasuan: titularraren eta titularkideen nortasun-agiriaren fotokopiak, edo Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, atzerritarren alorrean indarrean dagoen legeriak eskatutako lan eta egoitza baimenen fotokopiak.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Nekazaritza/Abeltzaintza ustiategiaren erregistroaren egiaztagiria eta nekazaritza/abeltzaintza ustiategi edo antzekoaren fitxa, bakoitza dagokion administrazioak emana, lursailen kokapen zehatza, dagozkien eranskinak, jarduera eta produktuak agertzen dituztela. Eta behar izanez gero, makineria edo instalazio osagarriak.
  • Osasungarritasun erregistroaren zenbakia edo Autonomia-erkidegoen erregistroan egindako inskripzioa edo Osasun Baimena, dagokion administrazioak emana.
  • Gainera, kasuan kasu:
    • Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria.
    • Nekazaritza ekologikora bihurtzearen ziurtagiri ofiziala.
    • Jatorri-deituraren ziurtagiria, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
    • Nekazaritzako elikagaien kalitate-agiria -labela, ekoizpen kontrolatua, berme-marka...-.
    • Ziurtagiri ofiziala, eskatzailearen izenean, zeinen bitartez egiaztatzen den Europar Batasunean azken hiru urteetan emandako prestakuntza-ikastaroren bat egin duela eta probetxu atera diola, gai hauen inguruan: bezeroarenganako arreta, saltokiaren irudia, marketina, saltzeko elikagaiak eskuz lantzea, nekazaritza-ekoizpenerako teknikak, edo antzekoak.
    • Ziurtagiri ofiziala, titularraren izenean, ezintasunen bat duela egiaztatzen duena.
    • Ardoaren kasuan, azken kalifikazio-dosierra, dagokion kontseilu arautzaileak emana.

Esleituz gero aurkeztu beharreko agiriak 

Esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Gasteizko Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, 2025eko otsailaren 19tik 28ra bitartean:

  • Eskabide orria .
  • Titularraren eta titularkideen agiri tamainako argazki bana.
  • Gizarte Segurantzako azken ordainagiriaren fotokopia -titularrarena eta titularkideena, direla bazkide, direla soldatapeko-, edo Gizarte Segurantzako dena delako erregimeneko izen-ematearen fotokopia.
  • Azokan gauzatuko den salmenta-jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren eta polizaren fotokopia.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafean izena eman izanaren ziurtagiria.
  • Bankuko kontuaren titulartasunaren ziurtagiria.
  • Eskura dauden bitartekoak: II. Eranskina .
  • Produktuen urteko aurreikuspena: artisauen kasuan, III. Eranskina. ; baratzeko produktuen kasuan, IV. Eranskina .
  • Landutako lursailen deklarazioa, lursailen jabetza- edo alokairu-agiriak erantsita: V. Eranskina .
  • Soldatapeko langilerik badu: TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduta Gizarte Segurantzak jaulkia.

Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.

  • Esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrendak 010 telefonoan eta Udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org) egongo dira eskuragarri, 2025eko otsailaren 19etik aurrera.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiri guztiak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
  • Lizentziak jasotzea: 2025eko martxoaren 21tik 14ra, San Martineko Bulegoetan.

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Merkataritza

Ebazteko epea: 1 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.