eseu


Tramitea itxita dago, Principal Antzokia eraberritzeko lanei dela-eta

Principal Antzokia eraberritzeko lanek 30 hilabeteko iraupena izango dutenez, espazioaren alokairuaren tramitea itxita egongo da aldi baterako.

Alternatiba gisa, gizarte etxeetan dauden Udal Sareko antzokiak alokatzea eska daiteke, kultur ekitaldiak egiteko: Beñat Etxepare Antzokia (Iparralde Gizarte Etxea), Federico Garcia Lorca Antzokia (Lakua Gizarte Etxea) eta Jesus Ibañez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea).

Informazio gehiago: Udal antzokiak alokatzeko eskaera

 

Principal Antzokia alokatzeko eskabidea

Kultura-ekintzak egiteko Principal antzokia alokatzea.

(e)tik (e)ra.

Eskaera, emankizunaren eguna baino lau hilabete lehenago egin behar da.

Tasak Ordenantza Fiskalen 7.11 atalean jasota daude. 

Salbuespenez, tasetan hobaria izan dezakete Gasteizko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten antzezte arteen arloko erakundeek, baldin eta bertan jasotzen diren helburuak lortzera bideratutako jarduerak gauzatzeko bada. Erakunde horiek areto zaintza, muntatze eta desmuntatze lanak eta aretoa erabiltzeak sor ditzakeen gainerako gastuak ordaindu beharko dituzte. Orobat sartuko dira multzo horretan udalaren laguntzaile diren erakundeak.

Principal antzokiaren erabilera-tasan sartzen diren zerbitzuak eta Ordenantza Fiskalen 7.11.2  atalean zehazten direnak izango dira.

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.