eseu


Plaka fotovoltaikoak instalatzeko baimen-eskaera

Plaka fotovoltaikoak instalatzeko baimena eskatzea, horiek eraikinen eta aparkaleku-pergolen gainean jartzeko, potentzia-mugarik gabe, modu horretan eguzkiaren energia autokontsumorako aprobetxatzeko.

Erantzukizunpeko adierazpena eta adierazitako gainerako dokumentazioa aurkeztea. Adierazpen hau aurkezteak eskatzailea legitimatzen du eguzki-plaken instalazio obrak hasteko.

Salbuespenak: jarraian jasotako salbuespenetan, ezin izango dira obrak egin erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta. Horren ordez, hirigintza-lizentziarekin eskatu beharko da:

  • Kultura-intereseko edo katalogatutako ondasun izendatutako eraikin edo multzoei eragiten dietenean.
  • Eraikinaren zimendatzeari edo egiturari eragiten diotenean.
  • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar denean.

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:


  • Lanen aurrekontu xehatua.
  • Txosten teknikoa, tituludun pertsona eskudunak sinatua, instalazioa hartuko duen eraikinaren edo eraikinaren eusteko gaitasuna egiaztatzen duena. Bertan, instalazioaren kokapenari buruzko argazkiak eta planoak jasoko dira, bai eta instalazioaren kokapena, neurriak eta ezaugarriak zehazteko behar beste oinplano eta altxaera-plano ere. Txosten horretan, halaber, instalazioaren potentziari buruzko memoria bat jasoko da.

Tasa Ordenantza Fiskalen 3 eta 6 epigrafeetan jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Zerbitzu Juridiko Admnistratiboa

Isiltasunaren ondorioa: Positiboa

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.