Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Pertsona transexualen datuak aldatzeko eskaera
Izena eta/edo sexua aldatu duten transexualek, Vitoria-Gasteizko Udalari aldaketa hau isla dezan eskatzea udal datu bastean eta udal administrazioak emandako dokumentuetan.
Pertsonak nortasun berria duen dokumentazioa badu (NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo Erregistro Zibilaren agiria), aldaketa Udalaren datu-base guztietan egin ahal izango da.
Datuen aldaketa Eusko Jaurlaritzak horretarako emandako txartelean bakarrik agertzen bada, Udalak Herritarren Udal Txartelean (HUT) bakarrik egin ahal izango du nortasun-aldaketa, NAN, bizileku-baimen edo pasaporte berria izan arte.
Urte osoan irekita.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo Erregistro Zibilaren agiria badu, nortasun agiri originala eta indarrean dagoena. Aldaketa Udalaren datu-base guztietan egingo da.
- NANik, bizileku-baimenik, pasaporterik edo Erregistro Zibilaren agiririk ez baduzu nortasun berriarekin, Herritarren Udal Txartela (HUT) aldatu izateko:
- Eskabide-orria.
- Eusko Jaurlaritzak emandako txartela, nortasun berria jasotzen duena.
- NANa, bizileku-baimena, pasaportea edo aurreko izena agertzen den jatorrizko familia-liburua.
- Agiri tamainako argazki bat.
Herritarren Udal Txartel berria (HUT) gutxi gorabehera astebeteren buruan izango da prest.
- 4/2023 Legea, 04/2023 Legea, otsailaren 28koa, trans pertsonen benetako berdintasun eraginkorrari eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzkoa
- 14/2012 Legea, 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, genero identitateagatiko diskriminazio eza eta transexualen eskubideen aitorpena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
Informazio gehiago
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarrentzako Arreta eta Gardentasuna
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.