Pasabide-lizentziari uko egitea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Pasabideentzako zintarria jaisteko eta espaloia sendotzeko obretarako lizentzia eskaera
Zintarria jaisteko eta espaloia sendotzeko obra-lizentziak eskatzea, ibilgailuak espaloietatik edo oinezkoentzako guneetatik igaro eta ibiak jartzeko.
Obrari ekin aurretik, finkatzen den fidantza jarri beharko duzu.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Obraren aurrekontua.
- Eraikinaren kokapen-planoa, 1:500 eskalan.
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.5 epigrafean jasota dago.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.