Pasabide-lizentziari uko egitea
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Pasabideen lizentzia berritzeko eskaera
Ibilgailuak espaloietatik eta oinezkoen esparruetatik igarotzeko eta horretarako pasabideak jartzeko lizentzia berritzea.
Finken jabeak eta ibilgailuak igarotzeko lizentziak sarbidea ematen dien eta berritu nahi duten lokal, establezimendu edo instalazioak erabiltzeko titulu nahikoa dutenak.
- Merkataritza eta industria establezimenduei dagokienean, bost urterako emango da pasabide lizentzia, eta epe hori igarotzen delarik iraungitzat joko da, salbu eta titularrak, gutxienez hiru hilabete lehenago, indarraldia beste bost urtez luzatzeko eskaria egiten duenean.
- Ibilgailu gordeleku eta familia bakarreko etxebizitzei dagokienean, besterik adierazten ez bada (beti ere adierazten den mugaren barruan), lizentziak bost urterako emango dira, eta besterik gabe luzatuko dira horiek, beste horrenbesteko eperako, kontrako berariazko ebazpenik ez dagoen bitartean.
- Eraikuntza-obretarako behin-behineko pasabideak ofizioz berrikusiko dira sei hilean behin, eta obrak iraun bitartean eutsiko zaio lizentziari.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.4 epigrafean jasota dago.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publiko eta Natur Ingurunea
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.