Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Partaidetza-prozesuen bitartez egingo diren proiektuak diseinatu, garatu edo ebaluatzeko dirulaguntzak: Eskaera
Herritarrei irekita bideratzen diren partaidetza-prozesuetatik sortzen diren gastuei aurre egiten laguntzea (diseinatu, garatu edo ebaluatzeko dirulaguntzak). Prozesu horiek bat etorri behar dute udal-ildo estrategikoekin.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 41zk. 2024ko apirilaren 10ekoa
Gasteizko udalerrian jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta pertsona fisikoak.
- Helbidea Gasteizko udalerrian izatea, baita jarduera-eremua ere.
- Pertsona juridikoen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian, edo dena delako Erregistro Publikoan izena emanda egotea.
- Pertsona fisikoen kasuan, ezinbestekoa izango da gutxienez hiru adindunek osatutako kolektiboa izatea.
- Entitate eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.
(e)tik (e)ra.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
- Eranskina - Kolektiboak: Bete kolektiboa osatzen dutenen zerrendarekin
- Pertsona fisikoak: Taldea edo kolektiboa osatzen duten pertsonen nortasun-agiriak, atzerritarren identifikazio-agiriak, pasaportea edo jatorrizko identifikazio-agiriak.
- Pertsona juridikoak: IFZren fotokopia.
- Proiektua gidoiaren arabera.
- Entitate eskatzaileen ibilbidearen laburpena.
Erakunde onuradunek 2025eko otsailaren 28a baino lehen justifikatu beharko dute jasotako dirulaguntza.
Informazio gehiago
Telefonoa: 945 16 16 87
Helbide elektronikoa: participacion-partehartzea@vitoria-gasteiz.org
Saila: Gobernu Irekia eta Gizarte Etxeak
Zerbitzua: Herritarren Partaidetza
Ebazteko epea: 3 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.