eseu


Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria eraikinen energia-ziurtapenaren arabera

Hobari horren helburua da tratamendu hobea ematea eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria duten etxebizitzei. 

  • Etxebizitzarako ondasun higiezina izatea.
  • Energia-eraginkortasunaren A motako etiketa (% 50eko hobaria) edo B motako etiketa (% 25eko hobaria) izatea.
  • Gozamen-aldia hiru urtekoa da.
  • Bateraezina da gainerako hobariekin.

Energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez izapidetzen da, hura baita Euskal Autonomia Erkidegoko Energiaren Agentzia.

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

(e)tik (e)ra.

Tasa horri dagozkion hobariak 2025eko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


  • Eraikuntza berrikoa bada, bukatutako eraikinaren energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketa aurkeztu behar da; bestela, lehendik eraikitako eraikinarena.
  • Ez du balio proiektuaren energia-eraginkortasunaren ziurtagiriaren etiketak.

Lotura interesgarriak

Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.