eseu


Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria eguzki energia ustiatzeko sistemak jartzeagatik

Hobari honen xedea Eguzki energia ustiatzeko sistemak instalatzen dituzten etxebizitzei tratu hobea ematea da.

  • Etxebizitzara bideratzea dena delako ondason higiezina.
  • Energia-komunitateak: % 50eko hobaria, gehienez ere 5 urteko epean; hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu, ekitaldi bakoitzean, etxebizitza bakoitzeko inbertsio-kostuaren % 15.
  • Autokontsumo kolektiboa: % 35eko hobaria, gehienez ere 3 urteko epean; hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu, ekitaldi bakoitzean, etxebizitza bakoitzeko inbertsio-kostuaren % 10.
  • Autokontsumo indibiduala: % 15eko hobaria, gehienez ere 3 urteko epean; hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu, ekitaldi bakoitzean, etxebizitza bakoitzeko inbertsio-kostuaren % 5.
  • Instalazioa aprobetxamendua gozatuko duten etxebizitzetatik bestelako eraikin batean ez (lagapen-hartzaileak): % 10eko hobaria, gehienez ere 3 urteko epean, aprobetxamenduaren hartzailea energia-komunitate bat denean, eta gutxienez Erkidegoari atxikitako eraikinetako etxebizitzen % 50ek parte hartzen duen.
  • Bateraezina da gainerako hobariekin.

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

(e)tik (e)ra.

Tasa honen gaineko hobariak 2025eko uztailaren 30era arte eska daitezke. Egun hori igaro eta gero aurkezten diren eskabideak hurrengo urteko ordainagirian aplikatuko dira. Hobariek ez dute atzera eraginik.

  • Energia Erkidegoaren edo Jabeen Erkidegoaren IFK eta izena (edo jabe indibidualarena, autokontsumo indibidualeko kasuetan).
  • Plaken instalazioari buruzko datuak:
    • Eguzki-plakak instalatuta dauden eraikin guztien kokapen-helbidea (kalea eta zenbakia).
    • Autokontsumorako instalazio bakoitzaren kodea (CAU)
    • Instalazioa abian jarrita dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria
    • Obra-lizentziaren zenbakia, edo erantzukizunpeko adierazpena Udalean aurkeztu den data
  • Etxebizitza partaideen datuak:  
    • Etxebizitza partaide bakoitzaren helbidea (kalea-zenbakia-pisua-eskua)
    • Etxebizitza partaide bakoitzaren katastro-erreferentzia (datu hori izanez gero)
    • Etxebizitza partaidearen titularraren NANa eta izen-abizenak
    • Instalazio-kostua ordaintzeko etxebizitza bakoitzaren inbertsioa (urteko inbertsioa)
  • Eskaera bakarra Energia Erkidego edo Jabeen Erkidego bakoitzeko
  • Lagapen-hartzaileen kasuan, dokumentazio bera aurkeztu beharko dute, inbertsioari buruzkoa izan ezik.

Hobarien protzentaia Ordenantza Fiskalen 1 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.