Vitoria-Gasteizko udalerrian nekazaritzako produktu ekologikoa produzitu eta banatzeko sektorean enplegua sortzeko laguntzen deialdi publikoa eta oinarriak: Eskaera

Vitoria-Gasteizko udalerrian 2026an nekazaritzako produktu ekologikoa produzitu eta banatzeko sektorean enplegua (nekazaritzan langabeen kontratatzea eta lehen sektoreko enpresen garapena bultzatzea) sustatzeko dirulaguntzen eskaera.

Deialdiaren oinarriak: ALHAO 64zk, 2026ko ekainaren 5ekoa

Nekazaritza-ustiategien titularrak diren enpresa pribatuak, edozein dela ere haien forma juridikoa, eta jarduera produktibo agroekologikoa garatzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, baldin eta  deialdaren ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

Deialdeiaren 3. oinarrian zehaztutakoak.

(e)tik (e)ra.

  • Laguntzak konkurrentzia sinplearen bidez emango dira.
  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • Diruz lagunduko dira 2025eko abenduaren 16tik 2026ko ekainaren 30era bitartean, biak barne, sinatzen diren kontratuak.
  • 2025eko abenduaren 16tik 2026ko irailaren 15era bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.

Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

Zerbitzua: Enpresak

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.