Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Nazioarteko Aterpekide Txartela atera (REAJ - IYHF)
Nazioarteko Gazte-Aterpetxeetarako Txartela (REAJ - IYHF) lortzea. Horren bidez, Gazteen Atxerpetxeetako Espainiako Sareko (REAJ) edozein aterpetxetan ostatzeko aukera dago.
Gainera, txartel horrek aukera ematen du mundu osoko 4.000 aterpetxe baino gehiagotan ostatua hartzeko eta eta nazioko eta nazioarteko milaka deskontu (garraioa, aisialdia, jatetxeak, museoak...) eskuratzeko.
Edonork izan dezake Nazioarteko Gazte-Aterpetxeetarako Txartela. Ez dago adin-mugarik REAJ-IYHFko aterpetxeak erabiltzeko.
Euskadin erroldatuta dauden 14 eta 29 urte bitarteko gazteek doan dute Gazte Txartelean sartuta, eta, beraz, ez dute eskatu beharrik.
Urte osoan irekita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez-aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena esteka jarraituz:
- NAN edo pasaportea.
- Familientzako txartela eskatuz gero: Familia-liburua.
- Talde-txartela eskatuz gero: kideen zerrenda.
- Erroldatutako gazte-taldearen txartela eskatuz gero: Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren Gazte Elkarteen Erroldaren ziurtagiria.
Prezioa aldatu egiten da dagokion modalitatearen arabera (heldua, familiakoa, taldea edo erroldatutako taldea ) eta urtebeterako balio du.
- Helduentzat (30 urtetik gora): 10 €
- Familientzat (16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea): 18 €
- Taldeentzat (gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne): 16 €
- Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren gazte-elkarteen erroldan erroldatutako taldea: tasa ordaintzetik salbuetsita.
Tramitea online egiten baduzu, txartela jaso behar duzu Gazte Informaziorako Udal Bulegoan
Informazio gehiago
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Gazteria
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.