Obrak eraikin batean edo etxebizitzaren kanpoaldean
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Obra sinpleak egiteko baimena: Etxebizitza barruko obrak
Etxebizitza baten barruan obra sinple bat egiteko, inprimaki espezifikoa eta lanen aurrekontu xehatua baino ez dira aurkeztu behar udalean, eta horrek berehala eraberritzen hasteko aukera ematen du, udalaren erantzunik espero izan gabe.
Etxebizitza baten barruko obra sinpleen zerrenda (Erdi Aroko Hirigunean dauden edo katalogatuta dauden eraikinak izan ezik):
Ez dute banaketa aldatzea ekarriko, ez eta kanpoaldeko arotzeria (leihoak eta begiratokiak) aldatzea ere.
- Bainuontziaren ordez dutxa jartzea, edo alderantziz.
- Pintura.
- Sabai aizunak.
- Zoladurak.
- Lauzak/baldosak paretetan eta/edo zoruetan jartzea.
- Barneko arotzeria (ateak...) eta instalazioak berritzea (iturgintza, saneamendua, elektrizitatea eta/edo berokuntza).
- Etxe barruko gas-galdara indibiduala aldatzea, lekutik aldatu gabe (bestela, obra txikiko lizentziaren eskaera).
- Terrazaren iragazkaiztea aldamiorik jarri beharrik gabe.
- Iturgintza eta saneamenduko premiazko konponketak (ihesak estaltzeko bakarrik).
Etxebizitzan aurreikusitako obrek ezin badute izapide hori jarraitu, kontsulta dezakezu:
Katalogatutako eraikinetan edo Erdi Aroko Hirigunean dauden etxebizitzen barruko obrak obra txikietarako baimena gisa izapidetuko dira.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Berariazko inprimakia (Obra sinpleen erantzukizunpeko aitorpena)
- Euskarri digitalean gehitutako agirien erantzukizunpeko aitorpena: (dokumentazioa euskarri elektronikoan aurkeztuz gero)
- Lizentzia eskatzen duenaren NAN/IFZ, edo dagokion baimena, ordezkaritzaz ari bada. (Izapidea aurkezten duen pertsona obraren titularra edo ordezkaria ez izatekotan, titularraren baimena aurkeztu beharko du izapidea egin ahal izateko)
- Obren aurrekontu xehea.
Zerga eta tasa Ordenantza Fiskalen 3 eta 6.1 epigrafetan jasota daude.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Eraikuntzak
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.