eseu


Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailuak aparkatzeko txartela eskatzea

Desgaitasuna eta mugikortasun urria duten pertsonen ibilgailuak aparkatzeko txartela, mugitzeko erabiltzen dituzten ibilgailuak sarbidetik edo helmuga duten lekuetatik albait hurbilen aparkatu ahal izan ditzaten.

  • Desgaitasuna duten pertsonak.
  • Mugikortasun urria eta desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako bakarrik erabiltzen diren ibilgailu egokituen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Orokorra

Gasteizen erroldatuta egotea.

Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatze-txartela

Desgaitasun-gradua egiaztatzen duen ebazpena izatea, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandakoa, edo ezintasun iraunkor osoa edo erabatekoa nahiz baliaezintasun handia aitortua izatea; horretaz gain, egoera hauetakoren batean egotea:

  • Mugikortasun urria izatea, Arabako Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Zerbitzuak aitortua.
  • Begirik onenean 0,1eko edo hortik beherako ikusmen-zolitasuna izatea, zuzenduta, edo 10 gradura edo hortik behera mugatutako ikusmen-eremua.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak, aurreko baldintzetakoren bat betetzen dutenak.
  • Gaixotasun neurodegeneratiboa eta mugikortasun urria duten pertsonak, Arabako Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Zerbitzuak aitortua.
  • Mendekotasun-egoeran diren 3 urtetik beherako pertsonak, bizitzeko funtzioei eusteko ezinbestean eta etengabe aparatu teknikoak behar dituztenak.

 

Behin-behineko aparkatze-txartela

Gaixotasun edo patologia oso larriaren eraginez mugikortasun urria duten pertsonak.

Ibilgailu egokituentzako aparkatze-txartela

  • Soilik mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonen garraio kolektiborako erabiltzen diren ibilgailu egokituen titularrak (pertsona fisiko zein juridikoak), baldin eta autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko gizarte-zerbitzuak eskaintzen badituzte.
  • Baita Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorrean (1/2013 Legegintzako Errege Dekretua) aipatzen diren gizarte-zerbitzuak ere.

Urte osoan irekita.

Orokorra

  • Eskabide orria, herritarrei laguntzeko bulegoetan eskura daitekeena.
  • NANaren, egoitza txartelaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ordezkarien kasuan: desgaituaren legezko ordezkaritza egiaztatzeko agiria eta ordezkariaren nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Agiri tamainako argazki bat.

Desgaitasuna duten pertsonentzako txartela eskuratzeko dokumentazioa

Desgaitasuna egiaztatzen duen agiria:

  • Ezintasun txartelaren edo ezintasun maila aitortzeko Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emandako ebazpena.
  • Mendekotasun ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren ziurtagiri eguneratua, aitortutako ezintasuna egiaztatzen duena.
  • Gaixotasun neurodegeneratiboa egiaztatzen duen mediku-txostena, non gaixotasuna zehazten den eta desgaitasun-gradua egiaztatzen duen ebazpena.

Behin-behineko txartela eskuratzeko dokumentazioa

Txartela emateko salbuespenezko zirkunstantziak egiaztatzen dituen ziurtagiria, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko medikuek emana eta eskatzailearen bizilekuari dagozkion osasun zerbitzuen ikuskaritzak baliozkotua.

Ibilgailu egokituen txartela eskuratzeko dokumentazioa

  • Erakunde, entitate edo organismoaren IFZ.
  • Sozietatearen estatutuak.
  • Eskatzen duen pertsona fisikoaren edo legezko ordezkariaren nortasun agiria.
  • Ordezkaritza egiaztatzen duen pertsonaren nortasun-agiria.
  • Ibilgailuen zirkulazio-baimenen fotokopia.
  • Mugikortasun urria duten desgaituak garraiatzeari dagokionez zerbitzu sozialean arloan aurreikusten diren jardueren txostena.

 

  • Txartelaren eskabidea eskaera aurkezten denetik hasita, gehienez hiru hilabeteko epea izango da hori ebazteko.
  • Txartela 5 urtean behin berritu beharko da; hala ere, ezintasunaren balioespena aldatzen bada baliteke hori baliogabetzea.
  • Behin-behineko txartelak, berriz, gehienez urtebeteko iraunaldia izango du, eta beste urtebetez luzatu ahalko da.

Informazio gehiago

Saila: Gizarte Politikak

Zerbitzua: Komunitate Jarduera

Isiltasunaren ondorioa: Positiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.