Montehermosoren deialdiak: Proiektu artistikoak

Deialdi honen bidez, Montehermoso Kulturuneak sorkuntza artistikoko proiektuak aukeratzen ditu bere sormen prozesua babesteko eta hedapenean laguntzeko.

Artistei beren lana aurkezteko aukera eman nahi die, bakarka edo taldean. Asmoa da artea eta kultura garaikidea herritarrei hurbiltzea.

Aukeratutako proiektuak Montehermoson erakusten dira, eta diru kopuru bat jasotzen dute.
2026ko deialdiaren oinarriak

 

Proiektuak aurkeztu ditzakete artista eta elkarteek, legezko gaitasuna baldin badute eta ez badute debekatuta sektore publikoarekin kontratuak egitea.

Hautatutako proiektu artistikoek argitaragabeak izan beharko dute, eta zehaztutako epeen barruan aurkeztu beharko dira.

 

Deialditik kanpo geratuko dira:

  • Dokumentazio guztia epe barruan aurkezten ez duten pertsona eta elkarteak.
  • Aurreko baldintza horietako edozein betetzen ez duten pertsonak eta elkarteak.

(e)tik (e)ra.

  • Eskabide-orria, beteta.
  • Ziurtagiriak honako hauek egiaztatzeko: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela, eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekuaren mende ez dagoela.
  • Proiektuaren titular den pertsona nortasun-agiriaren edo baliokidearen fotokopia.
  • IFKren fotokopia eta/edo eratze-eskritura edo eratze-dokumentua, estatutuak edo fundazio-akta, eskatzailea pertsona juridikoa denean.
  • Proiektuaren pertsona edo erakunde titularraren ibilbidea/curriculuma, egindako azken lanen eta/edo proposamenarekin lotutako lanen dokumentazioa jasotzen duena.
  • Proeiktuaren izenburua.
  • Proiektuaren dosierra, (gehienez 5.000 hitz) hauek biltzen dituena:
    • Aurkeztutako proiektuaren deskribapena eta justifikazioa.
    • Memoria teknikoa, honako eduki hauek jasoko dituena:
      • Proiektua gauzatzeko aurreikusitako egutegia.
      • Behar tekniko espezifikoak.
      • Aurrekontu xehatua, proiektuaren ekoizpenari dagokiona, aurreikusitako ekoizpen-gastu guztiak eta, hala badagokio, beste finantzaketa-iturri batzuk edo finantzaketa propioa izan dezaketen kontzeptuak zehaztuz.
      • Proiektuari buruzko edo harekin irudiak, audioak eta bideoak (gehienez 10). Eduki horiek interneteko esteken bidez aurkez daitezke.

 

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Argibideak Montehermoso kulturunean.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.