eseu


Montehermosoren deialdiak: Proiektu artistikoak

Deialdi honen bidez, Montehermoso Kulturuneak sorkuntza artistikoko proiektuak aukeratzen ditu bere sormen prozesua babesteko eta hedapenean laguntzeko.

Inguruko artistei beren lana aurkezteko aukera eman nahi die, bakarka edo taldean. Asmoa da artea eta kultura garaikidea herritarrei hurbiltzea.

Aukeratutako proiektuak Montehermoson erakusten dira, eta diru kopuru bat jasotzen dute.
2025eko deialdiaren oinarriak

 

Proiektuak aurkeztu ditzakete artista eta elkarteek, legezko gaitasuna baldin badute eta ez badute debekatuta sektore publikoarekin kontratuak egitea.

Hautatutako proiektu artistikoek argitaragabeak izan beharko dute, eta zehaztutako epeen barruan aurkeztu beharko dira.

 

Deialditik kanpo geratuko dira:

  • Enpresak.
  • Dokumentazio guztia epe barruan aurkezten ez duten pertsona eta elkarteak.
  • Aurreko baldintza horietako edozein betetzen ez duten pertsonak eta elkarteak.

(e)tik (e)ra.

  • Eskabide-orria, beteta.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu dituela eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekuaren mende ez dagoela.
  • Proiektuaren titular den pertsona edo entitatearen nortasun-agiriaren edo baliokidearen fotokopia.
  • Proiektuaren titular den pertsona edo entitatearen ibilbidea edo curriculuma.
  • Beste batzuekin batera aurkeztuz gero, entitatearen nahiz haren ordezkariaren ibilbide edo curriculumaz eta datuez gain, harekin batera parte hartzen duten agenteen gaineko informazio osoa ere aurkeztu beharko da
    • Proiektuaren dosierra, (gehienez 5.000 hitz) hauek biltzen dituena:
    • Proiektuaren izenburua, garapena eta aurkeztutako proposamenari buruzko arrazoibide labur bat.
    • Ekoizpenaren ideia, haren behar teknikoak, proposamenaren gauzatze-prozesuaren deskribapena eta hori gauzatzeko gutxi gorabeherako egutegia.
    • Aukeran, proiektuaren edozein alderdi osatzen, azaltzen edo zehazten duen dokumentazioa aurkez daiteke (webguneetarako estekak, sarean aurkezteko bideoak, soinu-dokumentuak, etab.). Hautaketa-batzordeak dokumentazio hori erabili ahal izango du proiektuari buruzko informazioa zabaltzeko edo argitzeko, baina batzordeak ez du zertan aztertu. Nolanahi ere, informazio osagarri guztia PDF dokumentu berean sartu beharko da, edo, gutxienez, bertan adierazi, baldin eta, bere izaera dela-eta, PDFan sartu ezin bada.
  • Gutxi gorabeherako aurrekontu xehatua, aurreikusitako ekoizpen-gastu guztiak eta finantzaketa propioa izan lezaketen kontzeptuak ere zehazten dituena.

Eskabideari ez bazaizkio eransten atal honetan adierazitako agiriak, hamar eguneko epea emango zaio eskatzaileari egoera hori konpon dezan. Hala egin ezean, bertan behera utzitzat joko da eskabidea.

Argibideak Montehermoso kulturunean.

Erlazionatutako tramiteak

Informazio gehiago

Saila: Kultura eta Hezkuntza

Zerbitzua: Kultura

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.