Merkataritza, ostalaritza eta ile-apainketako enpresa txikien eraldaketa digitalerako dirulaguntzak eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzen eskaera
Merkataritza establezimenduetan euskara txertatzeko dirulaguntza eskatzea: kanpoko errotulazioa aldatzeko, izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako beste gastu batzuetarako.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 63zk. 2024ko ekainaren 5a
Bizilekua Gasteizko udalerrian duten, eta merkataritza jardueraren batean diharduten pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta deialdian jasotako betebeharrak betetzen badituzte.
- 50 langile baino gehiago ez izatea.
- Urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea.
- Aurreko baldintzetako bat betetzen ez duten enpresek % 25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan.
- Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharren egoera ofizioz begiratuko da.
- Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide elkargoak etab.).
- Onuraduna ezingo da egon Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera horrelakorik jasotzea galarazten duen egoeraren batean.
(e)tik (e)ra.
Oharra: 2015/39 Legearen 90,5 artikuluak dioena jarraituz, eskaera aurkezteko epea irailaren 23an amaituko da, deialdi honetako oinarrietan adierazitako hurrengo egun balioduna.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
- I. Erasnkina: Merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetako sektorean euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak emateko programaren deialdia
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiriaren fotokopia; eskatzailea pertsona juridikoa bada, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, eta eskabidea egiten duen pertsonaren nortasun-agiria eta ordezkatze-ahalmena (kopiak).
- Proiektua gauzatu dela ziurtatzen duten froga dokumentalak: errotuluen argazkia, Web orrien kapturak...
- Egindako gastuen jatorrizko fakturak. Fakturak 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoa izan beharko du.
- Fakturen ordainagiriak. Ordainketa 2023ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoa izan beharko da.
Udalak ofizioz begiratuko du enpresak Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela, Udalarekin zorrik ez duela, eta Segurantza Sozialean eta Ogasunean ere ordainketak eginak dituela.
Interesa dakizuke
-
-
Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzen eskaera
-
Norgehiagoka emakida prozedura duten Alde Zaharreko eta Zabalgu-neko auzoetan erabilgarri dauden merkataritza-lokalen alokatze-gastuetarako laguntzen justifikazioa
-
Alde Zaharreko eta Zabalguneko merkataritza-lokal erabilgarriak dinamizatzeko dirulaguntzak eskabidea
Informazio gehiago
Saila: Alkatetza, Erakunde Harremanak eta Berdintasuna
Zerbitzua: Euskara
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.