Baja
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Merkatarientzako TAO bereizgarria: Eskaera
TAO bereizgarriaren eskaera, TAO gune batean saltoki bat duten pertsonentzat.
Ez da txartel fisikorik ematen. Kontrola matrikulak irakurriz egiten da.
- Ibilgailuak jardueraren titularraren izenean egon beharko du. Halaber, zirkulazio baimeneko helbideak bereizgarria eskatzen deneko TAO eremuaren baitan egon beharko du.
- Jarduerak enpresa jarduera izan beharko du (Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifaren arabera, lehen atala), eta TAO eremu baten baitan egon.
- Jarduera bakoitzeko gehienez ere lau bereizgarri emango dira (bost bereizgarri, TAO berria indarrean sartzen denean, 2025eko irailean).
- Eskatzaileak ordainduta izan beharko du aurreko urteko TAO bereizgarriari dagokion tasa, eman bazitzaion.
- Txartela izateko ordaindu beharreko tasa helbideratu behar da.
Urte osoan irekita.
TAO bereizgarria bulego batean eskatzeko, identifikazio-agiria aurkeztu behar da. Online izapidetzeko, ziurtagiri digital batekin edo Herritarren Udal Txartelarekin (TMC) konektatu behar da.
Ez da agiri gehiago aurkeztu behar, honako kasu hauetan izan ezik:
Titulartasun- edo helbide-aldaketak
Ibilgailuaren titulartasuna edo helbidea duela gutxi aldatu bada, bulego batean egin behar da eskabidea, eta agiri hauek aurkeztu behar dira:
Bereizgarria eman zaion pertsonaren identifikazio-agiri originala edo kopia (NAN, egoitza-txartela, AIZ, pasaportea).
Ibilgailuaren titulartasunaren behin-behineko dokumentazioa.
DGTan ibilgailuaren helbidea erroldako helbidearekin bat etortzeko aldatu berri bada, zirkulazio-baimena edo aldaketa hori egin dela egiaztatzen duen DGTaren agiria aurkeztu beharko da.
Ordezko ibilgailua
Titularrak ordezko ibilgailu bat badu, behin-behineko TAO bereizgarria eskatu ahal izango du Udaleann bertan. Ezinbestekoa da ordezko ibilgailuarentzako eskabidea entregatzea, dagokion tailerrak beteta eta sinatuta, eta inprimakian eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.
-
Identifikatzeko moduak: HUT.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Tasa Ordenantza Fiskalen 7.6 epigrafean jasota dago.
- 7 Ordenantza, Jabari publiko lokalaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa -energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioak
- Ordenantza, Lurrazaleko aparkaldi arautuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Eskabidearen indarraldia mugagabea da, baldintzak betetzen diren bitartean, Udalera baja eskatu ezean.
- Arabako Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aldatu beharko da (Gasteiz hiribidea 13, 1.a) zirkulazio-baimenaren helbidea.
Herritarrei laguntzeko bulegoetan eska eta ordain dezakezu.
Halaber, online eska eta ordain daiteke:
- Egoiliarrentzako TAOren eskaera
- Merkatarientzako TAOren eskaera
- Gremio eta autonomoentzako TAOren eskaera
- Sozietate-egoiliarrentzako TAOren eskaera
Bereizgarria indarrean baduzu, automatikoki berrituko da, betiere baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.
Las tarifas están recogidas en las ordenanzas fiscales (epígrafe 7.6).
Zenbatekoak ordenantza fiskalen 7.6 atalean ezartzen dira urtero.
Ez, eskatzen den egunetik abenduaren 31ra arteko zati proportzionala baino ez da ordainduko.
Bai, derrigorrezkoa da ordainketa helbideratzea hurrengo urteetarako. Lehenengo urtean eskatzen denean ordaintzen da.
Eskatzaile bakoitzari aparkatzeko bereizgarri bat baino ez zaio ematen, baina titular beraren ibilgailu batentzat bigarren bereizgarri bat lor daiteke, ibilgailua ezkontideak edo seme-alabek erabiltzen dutenean, betiere pertsona titularraren bizileku berean erroldatuta badago. Nolanahi ere, bizileku bakoitzeko aparkatze-bereizgarrien kopurua ezin da izan hiru baino handiagoa.
Merkataritza-bereizgarrien kasuan, gehienez bost bereizgarri eska daitezke.
Bai, posible da. Kontsultatu nola
Ez; egoiliar edo merkatari baldintzak bete ezean ez da onartzen.
Bai, TAO bereizgarria eska dezakezu gremio profesionaletako pertsonentzat eta/edo autonomoen erregimeneko langileentzat, betiere baldintzak betetzen badituzu.
Kontsultatu nola eskatu TAO bereizgarria gremio eta autonomoentzat
Gasteizko garraio publikoko zerbitzurik ez duen landa eremu batean bizi diren pertsonek 2A, 2B eta 2C eremuetan aparkatu ahal izango dute Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzen badute.
Kontsultatu eremuak eta kaleak.
Bai, baina aldameneko eremuetan bakarrik. 2. eremuak EZ du esleituta dauden elkarren ondoko eremurik.
Ez, ez da beharrezkoa, matrikularen bidez egiaztatzen delako ordaindu duzun ala ez.
- Urdinak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo profesional eta autonomoentzako TAO bereizgarria baldin baduzu.
- Berdeak: bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
- Gorri-berdeak (egoiliarrenak bakarrik): bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu edo eremu horretarako TAO bereizgarria baduzu.
- Laranjak: (aparkaldi laburrekoak): denbora-muga murritzagoa duten plazak dira. Bertan aparkatu dezakezu tiketa eskuratzen baduzu. Plaza horietan ez dute balio TAO bereizgarriek..
Interesa dakizuke
Informazio gehiago TAO bereiagarri motei buruz eta ordutegiei, tarifei eta mapei buruz, bai eta ohiko galderen inguruan ere: www.vitoria-gasteiz.org/tao
Zure ibilgailuak TAO bereizgarria alta emanda duen kontsulta dezakezu matrikula bidez: TAO kontsultatzea
-
Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzea
-
Egoiliarrentzako TAO bereizgarria eskatzea, ibilgailua sozietate baten izenean dagoenean, edo leasing-rentingean
-
Jendearentzat irekitako establezimenduaren ziurtagiria eskaria
-
Jardueraren alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ)
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) salbuespena jarduerari hasiera emateagatik
-
Gasteizko udalerrian erabilgarriak merkataritza-lokalak dinamizatzeko dirulaguntzen eskaera
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.