eseu


Andre Maria Zuriaren jaietan Mendizabalan zirku bat jartzeko deialdia

2025ean Andre Maria Zuriaren (uztailaren 16tik abuztuaren 12ra arte) jaietan Mendizabalean zirkua instalatzeko baimena ematea, jabari publikoa okupatzeagatiko lizentziak bitarte, bai eta behar izatera egitura behin-behineko, eramangarri edo desmuntagarriak instalatzeko aurretiazko baimen berariazkoa eta ikuskizun publiko eta jolas jarduerak egiteko baimen administratiboa bitarte.

Deialdiaren oinarriak

Deialdiaren oinarrietan zehazten diren baldintza hauek betetzea: espazio publikoa, kontsumoa, higiene eta osasuna, ingurumena, garbiketa eta hondakinen kudeaketa, segurtasuna, instalazioak eta ur-hartuneak.

(e)tik (e)ra.

  • Eskatzaileak ordezkari bidez jardunez gero, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
  • Titularra dagokion Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen eta ordainketak egunean izatearen ziurtagiria, edo, hala badagokio, zergapekoen erroldan egotearena.
  • Konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtagiria, gutxieneko edukia eta aseguratutako gehieneko kapitala adierazten dituena, Jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituen martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak xedatutakoarekin bat.
  • Teknikari eskudunaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita instalazioak segurtasun eta higiene baldintzak eta erabiltzaileentzako erosotasuna betetzen dituela, eta funtzionamendua zuzena dela.
  • Egindako jardueraren memoria teknikoa edo proiektu teknikoa, teknikari eskudunak sinatua.
  • Teknikari eskudunak sinatutako autobabes plana, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraiki osatua, baldin eta edukierak 300 pertsonako muga gainditzen badu, edo ebakuazio-altuera 28 metro edo gehiagokoa bada.
  • Zirkoa egon den urteak, jasotako sariak eta energia-kontsumoa egiaztatzea, hala badagokio.

Eskabidea ez badago behar bezala formalizatuta, daturen bat falta badu, edo eskatutako agiriren bat aurkezten ez bada, akatsaren konponketa errekerituko zaio pertsona edo entitate eskatzaileari, eta orobat ohartaraziko hala egin ezean eskabidea artxibatu egingo dela besterik gabe.

Tasatzat joko da esleipendunak aurkeztutako eskaintza ekonomikoa.

Prezioarekin batera, esleipendunak berme bat jarri beharko du, 2.000 eurokoa, bide publikoan kalterik eragin badu, garbitzeko betebeharra edo legez eska dakiokeen beste edozein obligazio bete ez badu, kalte edo urraketa horiengatik erantzuteko.

Tasa zein bermea 2025eko uztailaren 1etik 10era bitartean (biak barne) ordaindu behar dira.

Informazio gehiago

Saila: Espazio Publiko eta Auzoak

Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa

Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa

Ebazteko epea: 3 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.