Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Lur-sailak zatitzeko eta Lurra berriz zatitzeko baimenak
Lur-sailak zatitzea: Lur-sail bat bitan edo gehiagotan zatitzea, Plan Orokorreko irizpideen arabera.
Lurra berriz zatitzea: Proiektuaren arabera, jardun unitatean dauden onibarrak elkartzea eta eratzen diren lur-sailak interesatuei ematea, beren eskubideen proportzioan.
Interesaturiko pertsona fisiko edo juridikoak.
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Lur-saila zatitzeko proiektua, 2 ale.
- Hala badagokio, baltzuaren eratze-agiriak.
- Jabetza-tituluak.
- Birplanteaketa-akta.
- Lurra berriz lur-sailetan zatitzeko proiektua.
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.1 epigrafean jasota dago.
- 26/1992 Legea, 1992ko ekainaren 26ko Lurzoruari eta Hiri-Antolamenduari buruzko Legea
- Bestelako xedapenak, 1978ko Hiri-kudeaketarako Araudia
- Lurzoruaren Legearen balorazioen erregelamendua
- 7/2015 Legegintzako errege dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duen errege dekretua
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Zatitutako Lur-Sailetan Eraikitzeko Baimena lortu nahi bada, aldez aurretik nahitaez Lur-Saila Zatitzeko Baimena behar da.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Plangintza eta Hirigintza Antolamendua Gauzatzea
Isiltasunaren ondorioa: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.