Simon Bolibar plazako azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Lakua-Arriagako azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskaera
Lakua-Arriagako azokan salmenta ibiltariko azokarako lizentzia eskatzea barazki eta fruituak, eskuz landutako janariak, mintegiko produktuak, denboraldiko barazki eta fruituak nahiz ekipamendu pertsonaleko eta etxerako produktuak saltzeko, 2025, 2026, 2027 eta 2028 urteetarako.
- Ekipamendu pertsonaleko eta etxerako produktuen saltzaile ibiltariak. Barazki eta fruituak, denboraldiko barazki eta fruituak, haziak eta mintegi-landareak nahiz eskuz landutako janariak ekoizten dituztenak.
- Barazki, fruituak eta eskuz landutako janarien ekoizleek salgai jartzen dituzten produktuak beraiek landuak izan beharko dute.
- Perretxikoak eta barraskiloak saltzen dituztenek: VI. Eranskina. Perretxikoak eta barraskiloak saltzeko bete beharrekoak
- Beren produktuak artisauen erara lantzen dituzten enpresak, 10 langile baino gutxiago dituztenak.
- Deialdia egiten duen toki-administrazioarekin zorrik ez edukitzea (ofizioz egiaztatuko da).
- Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egotea, lizentziak irauten duen denbora guztian. Pertsona juridikoen kasuan, soldatapeko langileek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta emanda egon beharko dute, besteren kontura diharduten langile gisa.
- Pertsona fisikoen kasuan, titularrak ez ezik, beste bi titularkidek ere (ezkontidea, 1. eta 2. mailako senideak) baliatu ahal izango dute lizentzia.
- Pertsona juridikoen kasuan, hiru pertsonek baliatu ahal izango dute lizentzia; gutxienez batek bazkidea izan beharko du, eta gehienez bik soldatapekoak.
(e)tik (e)ra.
Lizentzien indarraldian, beste eskaera batzuk onartu ahal izango dira. Eskakizunak betez gero, egotekotan, postu libreetan sartu ahal izango dira, bestela, itxaron-zerrenda batera bideratuko dira. Itxaron-zerrenda deialdi honen oinarriek zehazten duten arabera ordenatuko da.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Eskabidean, adierazi saltokia jartzeko aukerako lekuak, gehienez hiru: Kokalekuaren planoa
- Pertsona fisikoen kasuan: titularraren nahiz titularkideen nortasun-agirien edo egoitza eta lan-baimenen fotokopiak.
- Pertsona juridikoen kasuan: eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
- Ziurtagiri ofiziala, eskatzailearen izenean, zeinen bitartez egiaztatzen den Europar Batasunean azken hiru urteetan emandako prestakuntza-ikastaroren bat egin duela eta probetxua atera diola, gai hauen inguruan: bezeroarenganako arreta, saltokiaren irudia, marketina, saltzeko elikagaiak eskuz lantzea, nekazaritza-ekoizpenerako teknikak, edo antzekoak.
- Ziurtagiri ofiziala, titularraren izenean, ezintasunen bat duela egiaztatzen duena.
Berariazko dokumentazioa
Barazki eta fruituen eta eskuz landutako janarien ekoizleak
- Nekazaritza edo abeltzaintza ustiategien erregistroaren ziurtagiria eta nekazaritza edo abeltzaintza ustiategiaren fitxa edo antzekoa, dagokion erakundeak emana.
- Osasun Erregistroko Zenbakia edo Osasun Baimena, dagokion administrazioak emana.
- Gainera, kasuan kasu:
- Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria.
- Nekazaritza ekologikora bihurtzearen ziurtagiri ofiziala.
- Jatorri-deituraren ziurtagiria, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
- Nekazaritzako elikagaien kalitate-agiria (labela, ekoizpen kontrolatua, berme-marka...).
- Ardoaren kasuan, azken kalifikazio-dosierra, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
Mintegi-landareak
- Hazi eta mintegi-landareen ekoizleen erregistroan izena emanda egotearen egiaztagiria.
- Autonomia-erkidegoko hazi eta mintegi-landareen merkatarien erregistroko izen-ematearen ziurtagiria.
Ibiltarien atala (ekipamendu pertsonaleko eta etxerako produktuak)
Lan-bizitzaren egiaztagiria, eskatzailearen izenean emana.
Esleituz gero aurkeztu beharreko agiriak
2025eko otsailaren 19tik 28ra bitartean, aurkeztu:
- Eskabide-orria .
- Titularraren eta titularkideen agiri tamainako argazki bana.
Titularraren eta titularkideen (bazkide nahiz soldatapeko langile direla) Gizarte Segurantzako azken ordainagiriaren fotokopia edo Gizarte Segurantzako dena delako Erregimeneko izen-ematearen fotokopia.
- Azokan gauzatuko den salmenta-jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren eta polizaren fotokopia.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafean izena eman izanaren ziurtagiria.
- Bankuko kontuaren titulartasunaren ziurtagiria.
- Soldatapeko langilerik badu: TC2 edo azken hilabeteko langileen zerrenda izenduna, Gizarte Segurantzak jaulkia.
Ekoizleek, gainera, formulario hauek aurkeztu beharko dituzte, beteta:
- Eskura dauden bitartekoak: II. Eranskina .
- Produktuen urteko aurreikuspena: artisauen kasuan, III. Eranskina. ; baratzeko produktuen kasuan, IV. Eranskina .
- Landutako lursailen deklarazioa, lursailen jabetza edo alokairu-agiriak erantsita: V. Eranskina .
Tasa Ordenantza Fiskaletan 7.1 epigrafean jasota dago.
- Ordenantza, Vitoria-Gasteizko Udalerrian Kaleko Salmenta arautzeko Ordenantza
- Vitoria-Gasteizko Udalaren Ordenantza Fiskalak
- 7/1994 Legea, maiatzaren 27koa, merkataritza iharduerari buruzko legea
- 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, txikizkako merkataritza antolatzeko legea
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena
- Esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrendak 010 telefonoan eta Udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org) egongo dira eskuragarri, 2025eko otsailaren 19tik aurrera.
- Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiri guztiak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.
- Lizentziak jasotzea: 2025eko martxoaren 11tik 14ra, San Martineko bulegoetan.
Informazio gehiago
Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Zerbitzua: Merkataritza
Ebazteko epea: 2 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.