eseu


Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga - Hobariak eta salbuespenak: Kutsatzeko ahalmenaren arabera (zero emisio edo ECO ibilgailuak)

Zero emisiokoak edo EKO direla egiaztatzeko eranskailu identifikatzailea duten ibilgailue hobariak egingo zaizkie. 

Zehazki, hauek:

  • Zero emisioko ibilgailuei % 90eko hobaria: Ibilgailu elektriko bateriadunak, autonomia handituko ibilgailu elektrikoak edo entxufatzeko ibilgailu elektriko hibridoak. Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko apirilaren 13ko ebazpena (2016ko apirilaren 21eko BOE, 96.zk, VIII. eranskina).
  • EKO etiketadun ibilgailuei % 50eko hobaria: Entxufatzeko ibilgailu hibridoak (40 km baino gutxiagoko autonomia dutenak), entxufatu ezin diren ibilgailu hibridoak, gas natural nahiz petrolio-gas likidotuz propultsatzeko ibilgailuak. Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko apirilaren 13ko ebazpena (2016ko apirilaren 21eko BOE, 96.zk, VIII. eranskina).
  • Familia ugariei beste % 10eko hobaria egingo zaie zero emisioko edo EKO etiketadun ibilgailua badute.

Hobarien gozamen-aldia sei urtekoa izango da ibilgailuarentzat.

Udalak datu horiek baditu, ofizioz aplikatuko du hobaria. Udalak datu horiek ezagutzen ez baditu interesdunak berak eskatu beharko du hobaria.

(e)tik (e)ra.

Urtarrilaren 1ean alta emanda dauden ibilgailuak: zerga ordaintzeko epea bukatzen den egunatik (2025/06/20) hasita hilabeteko epean. Matrikulazio berriak: hilabete, ibilgailuari alta ematen zaion egunetik aurrera. Epez kanpo aurkezten direnek hurrengo ekitalditik aurrera izango dute eragina.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


Tasa Ordenantza Fiskalen 2 epigrafean jasota dago.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.