Justifikazioa
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Kultur proiektu, ekitaldi eta jaialdietarako dirulaguntzak: Eskaera
Hiriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen, sorkuntza, prestakuntza eta zabalkunde ekimenetan laguntzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 26zk. 2025eko martxoaren 5ekoa
Profesional autonomoek, kultura-sektoreko enpresek eta helburu nagusia kulturala duten elkarteek eskatu ahalko dute dirulaguntza, estatutuetan horrela adierazten bada eta egoitza Arabako Lurralde Historikoan badute.
(e)tik (e)ra.
Pertsona fisikoak
- Eskatzailearen Nortasun Agiria. Ordezkarien kasuan, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotocopia.
Pertsona juridikoak
- Elkartearen edo entitatearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia, eta ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
- Entitatearearen eraketa-eskrituren edo estatutuen fotokopia. Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan edo, bestela, dagokion erregistro publikoan izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.
- Dirulaguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.
- Aurrekontu xehea.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoa-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Saila: Kultura eta Hezkuntza
Zerbitzua: Kultura
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.