Eskaera
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Kirol erakundeen jardueretarako dirulaguntzak: Justifikazioa
Kirol jardueretarako eta proiektuetarako jasotako dirulaguntza justifikatzea.
Deialdiaren oinarriak: ALHAO, 148zk. 2023ko abenduaren 22a
- Irabazi asmorik ez duten kirol erakundeek.
- Beren jardunaren ezaugarriak direla eta oinarriekin bat datozen irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta legez eratuta eta erregistratuta badaude.
(e)tik (e)ra.
Emandako dirulaguntzak justifikatzeko epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako jarduera edo ekitaldia amaitzen denetik. Ikusi salbuespenak oinarrietan (12. atala).
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Erregistro elektronikoaIdentifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
Jardueraren justifikazioa eta zabalkundea
Egindako proiektuaren azalpen-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita. Honako hauek barne hartuko ditu:
Azterlanak, programak, argitalpenak, iragarpen-kartelak eta dirulaguntzaren xede den jardueran egindako dokumentazio grafiko eta idatzi guztia.
Sexuaren eta/edo generoaren arabera banakatutako informazioa, honako hauei buruzkoa: emandako zerbitzuaren azken onuradun edo erabiltzaileei buruzkoa; erakundearen titularrei eta plantillari buruzkoa; kontratatu den erakundearen plantillari buruzkoa, hala badagokio; eta aplikatutako berdintasun-neurrien eraginkortasuna ebaluatzea ahalbidetzen duten beste adierazle batzuk.
Irudien dosierra/txostena eta euskarrien zerrenda, erakunde-markak eta Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntzaren zabalkunde- eta publizitate-ekintzak ikusgai jartzeko.
Izena ematea beharrezkoa den txapelketak edo jarduerak badira, parte-hartzaileen izenak eta ordaindutako kuotak jasoko dituen zerrenda bat erantsiko da.
Zuzeneko gastuen justifikazioa
Justifikazio-kontu sinplifikatua, erakundeak 30.000 euro edo gutxiago jaso baditu.
Justifikazio-kontu arrunta, erakundeak 30.000 eurotik gora jaso badu.
Diru-sarreren eta gauzazko laguntzen justifikazioa
Eta deialdiaren oinarrietan ezarritako gainerako dokumentazioa (12. puntua).
Informazio gehiago
Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza
Zerbitzua: Kirola
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.