eseu


Kirol-campusak antolatzeko kirol instalazioen eskaera (oporraldietan)

Eskolarik gabeko oporraldietan kirol bakarreko edo kirol anitzeko jarduerak antolatzea udalaren kirol-instalazioetan.

Elkarte edo hezkuntza izaerako erakundeak: klubak, kirol-elkarteak, guraso-elkarteak, ikastetxeak, federazioak eta bestelako elkarteak.

Campusaren arabera eskaerak eta esleipenak egiteko epeak ezberdinak dira:

Eskaera

  • Gabonetarako: 2024ko azaroaren 4tik 15era arte.
  • Aste Santuko eta San Prudentzio campusetarako: 2025eko otsailaren 17tik 28ra arte.
  • Udako campusetarako: 2025eko maiatzaren 5etik 16ra arte.

Oharra: Epez kanpoko eskaerei erantzun ahal izango zaie, udalaren kirol-instalazioak eskuragarri egonez gero.

Esleipena

Instalazioen esleipena instalazioaren ardura duten teknikarien bidez egingo da, honako data hauetan:

  • Gabonak: 2024ko azaroaren 20tik 22ra.
  • Aste Santua eta San prudentzio: 2025eko martxoaren 5etik 7ra.
  • Uda: 2025eko maiatzaren 21etik 23ra.

Urte osoan irekita.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia eta kokapena estekari jarraituz:


Eskabide-orrian, ekintzaren deskripzioa"-ren atalean, informazio hau zehaztu behar da:

  • Erabiliko diren bestelako instalazioak.
  • Parte-hartzaileen jaiotze-urtea.
  • Campusaren helburu orokorrak eta hezkuntza-helburuak.
  • Kanpusaren ezaugarriak (egunak, orduak, eskainitako zerbitzuak, emandako materiala...)
  • Kanpusaren prezioa.

Esleitzeko irizpideak

Esleitzeko lehentasunezko irizpideak

  • Espezifikotasuna behar duten kiroletarako instalazio espezifikoak
  • Auzoko erakundeak edo zonako lantaldearekin lankidetzan aritzen diren erakundeak.
  • Justifikazio teknikoa duten beste batzuk.

Bigarren mailako irizpideak*

  • Parte-hartzaileen adina eskola-kiroleko programaren ezaugarrietara eta adin-helburuetara egokitzea (2019ko edo ondorengo haurrak, hau da, 6 urtetik beherakoak, barnean hartzen dituen campusik ez dute lehentasunik).
  • Elkarte edo hezkuntza izaerako erakundeak.
  • Ekintza irekia (ez itxia bakarrik elkarteko pertsonetzako).
  • Kirol Zerbitzuaren helburuekin bat datozen helburuak eta jarduerak dituzten erakundeak: dibertsitate funtzionala, berdintasuna, aniztasun soziokulturala, kirol minoritarioa,...
  • Kirol instalazio propioak ez izatea.
  • Erakundearen helburuekin bat egiten duten ekintzak.

*Instalazioen esleipenean lehentasuna, gehiagorekin kointzidituz gero.

Kontuan izan:

  • Erakunde antolatzaileak gehienez ere hiru asteko epean egin beharko du ordainketa, teknikariek lekua berretsi ondoren, eta, betiere, jarduera hasi baino astebete lehenago gutxienez.
  • Kantxaren banaketa (osorik edo moduluka) parte-hartzaile kopuruan oinarrituko da, ez kirol-modalitate motaren arabera.
  • Campusak egin nahi dituzten enpresek instalazioko teknikariarekin jarri beharko dira harremanetan.

Informazio gehiago

Saila: Kirol, Osasun eta Garapenerako Lankidetza

Zerbitzua: Kirola

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Ez du

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.