eseu


Jarduera sailkaturako lizentzia eskatzea

Pertsonei, horien ondasunei edo ingurumenari eragin (kalte) gehien egin diezaieketen instalazio edo jarduerek jarduteko lizentzia eduki beharra dute.

Jarduerarako lizentzia eskatu beharra duten jarduera eta instalazio sailkatuen zerrendan aipatutako jardueretako bat izatea:  Euskadiko Ingurumen Administrazioarena, abenduaren 9koa 10/2021 Legea, 1C eta 1D eranskinak.

Urte osoan irekita.

  • NANaren edo IFZren kopia, edo zerbitzu-emaileari EBko kide den estatuan emandako antzeko egiaztagiriarena, edo eskabidea egiten denean indarrean diren lan- eta egoitza-baimenena. Agiri horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude ez dira aurkeztu beharko, baina eskabidean ohartarazi beharko da horretaz.
  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren edo agiri baliokide baten kopia, bai eta ordezkatze ahalmena egiaztatzeko agiri hauetakoren bat ere: notario ahalordetzea; agiri pribatua, notarioak legeztatutako sinadura duena; "apud acta" ordezkaritza, hau da, ordezkatua eta ordezkaria elkarrekin agertuta Lurraldearen eta Klimaren Aldeko ekintzaren Saileko Administrazio Zerbitzuan. Merkataritza sozietateen eta fundazioen kasuan, nahikoa izango da sozietatea edo fundazioa eratzeko eskritura; elkarte zibilak zein ondasun komunitateak badira, horiek eratzeko eskritura edo kontratua. Agiri horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude ez dira aurkeztu beharko, baina eskabidean ohartarazi beharko da horretaz.
  • Proiektu teknikoa eta azalpen-txostena, teknikari eskudunak sinatuak. Bertan alderdi hauek zehaztu beharko dira: jardueraren ezaugarriak, kokapenaren deskripzioa, ingurumenean izan dezakeen eragina, eta proposatzen diren neurri zuzentzaileak, baita horien eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea ere.
  • Ingurumen eraginaren ebaluazioaren mendeko proiektuak badira, ingurumen eraginaren azterlana ere erantsi beharko da.

Tasa Ordenantza Fiskalen atalean 6.2 epigrafean jasota dago.

  • Salbu eta Udalaren eskumeneko arrazoiengatik -hirigintza-plangintzan edo udal ordenantzetan oinarrituak- jarduera lizentzia berariaz ezetsi beharra dagoenean, organo eskudunak jendaurrean erakutsiko du jarduera instalatzeko eskabidea, hamabost egunez; horretarako, dagokion iragarkia argitaratuko du Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, eta jarduera kokatuko den tokiaren ondoko bizilagunei jakinaraziko zaie, banan-banan.
  • Izapide horiek egin ondoren, Udalak txosten arrazoitua egingo du jarduera hori instalatzeaz, gehienez ere hamar eguneko epean. Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik eta organo eskudunak jarduera lizentzia eman baino lehen, ingurumen-organo eskudunak txostena egingo du eta, beharrezkoa bada, eskatutako jardueraren instalazio- edo hedapen-proiektuari neurri zuzentzaileak ezarriko dizkio, gehienez hamabost eguneko epean.
  • Prozedura hau ebazteko epea sei hilabetekoa da, Udalari lizentzia eskabidea formalki aurkezten zaionetik kontatzen hasita. Epe hori igarotakoan berariazko ebazpenik eman ez bada, eta prozedura eskatzaileari egotzi ahal zaion kausa bategatik eten ez bada, lizentzia emandakotzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren ildotik, salbu eta autonomia erkidegoko ingurumen arloko organoak –edo eskumena duen foru organoak– kontrako txostena jakinarazi dutelarik Udalak txosten hori gauzatu behar duenetan. Inola ere ez da bereganatuko hirigintzako antolamenduarekin edo indarrean dagoen legeriarekin bat ez datorren eskumen eta eskubiderik, ez eta administrazioaren isiltasuna positiboa denean ere. Prozedura hau tramitatzeko 6.2 ordenantza fiskalean ezarritako tasa ordaindu behar da.

Informazio gehiago

Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena

Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Positiboa

Ebazteko epea: 6 hilabete

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.