Jarduera sailkatua instalatzeari buruzko kontsulta
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jarduera sailkatuaren aurretiko komunikazioa
Jarduera sailkatu jakin bat hasi dela jakinaraztea, titularrari jarduera hori gauzatzeko gaitasuna ematen diona aurkezten den egunetik.
- Jarduera sailkatuaren lizentzia lortu izana, horren beharra duten jarduera edo instalazioen kasuan (Euskadiko Ingurumen Administrazioarena, abenduaren 9koa 10/2021 Legea, 1C eranskina).
- Jarduera sailkatuaren hasierako aurretiko komunikazioa egin beharra duen jarduera izatea (Euskadiko Ingurumen Administrazioarena, abenduaren 9koa 10/2021 Legea, 1D eranskina).
- Dena delako jarduera erabilera baimendu edo onartua izatea, plangintza orokorraren hirigintza arauekin bat etorriz.
- Instalazioak erabiltzen hasteko prest direnean aurretiko komunikazioa aurkeztea Udalean; aginduzkoa denean, dena delako alorreko lizentziak edo baimenak ere eduki beharko ditu. Obrarik egin behar bada, gaitze-agiriak eduki beharko dira komunikazioa aurkeztu aurretik: obren erantzukizunpeko adierazpena (kontsultatu obren lizentziekin lotutako tramiteak, dagokionaren arabera).
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
- Jarduera sailkatuaren jakinarazpena
- Euskarri digitalean gehitutako agirien erantzukizunpeko aitorpena: (dokumentazioa euskarri elektronikoan aurkeztuz gero)
- Jardueraren hasierako aurretiko komunikazioaren inprimakia, jardueraren titularraren NAN/IFZ berariaz adierazita.
- Erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia beharrezkoa da dokumentazioa formatu digitalean aurkezteko.
- Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkaritzaren egiaztapena. Merkataritza sozietateen kasuan, nahikoa izango da sozietatea eratzeko eskritura, eta elkarte zibilak zein ondasun komunitateak badira, eskritura edo eratze kontratua.
- Jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jardueren kasuan, aurretiko komunikazioaren inprimakiarekin batera; teknikari gaituak emandako ziurtagiria ere aurkeztu behar da, egiaztatzeko jarduerak edota instalazioak bat datozela aurkeztutako eraikitze-proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ezarri zaizkion neurri zuzentzaileak bete dituela.
- Jarduera sailkatuaren hasierako aurretiko komunikazioa behar duten jardueren kasuan, agiri hauek erantsi beharko dira:
- Memoria, non jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurumenean eta pertsonen eta beren ondasunen arloan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurriak jaso behar baitira.
- Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betekizun guztiak, baita ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotakoak ere, bete beharrekoak badira.
- Jolas-jarduerak izanez gero, konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtagiria, martxoaren 25eko 44/2014 Dekretuak jolas-jarduerak edo ikuskizun publikoak egiteko behar diren erantzukizun zibileko aseguruak arautzen ditu ezarritako edukia duena.
- Beharrezko diren sektorekako baimenak (lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena, funtzionatzeko osasun-baimena...).
- Zerbitzuan jartzeari buruzko aktak eta, beharrezkoa bada, suteen kontrako babesaren mantentze-kontratua.
- Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Tasa Ordenantza Fiskalen 6.2 epigrafean jasota dago, eta udal webgunean kontsulta daitezke.
- Komunikazioa eginda dagoela, komunikazioa egin den egunetik bertatik has daiteke gauzatzen jarduera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Administratibo Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- 10/2021 Legearen 1D eranskinean zehaztutako jardueren kasuan, jarduera abian jartzea jardueraren titularren eta ziurtagiria eman duen teknikarien erantzukizuna izango da, ez besterena; dena dela, jarduerei ekiteko administrazio-titulu gaitzaileak eduki beharko ditu, edo alorrean aplikatzekoa den araudiak agintzen dituen aurretiazko kontrolak igaro.
- Ez da berariazko ebazpenik emango, aldez aurreko jakinarazpena onartzen ez bada. Udalak emandako dokumentu bakarra aurretiazko jakinarazpenaren kopia zigilatua izango da.
- Aurretiko komunikazioan eman beharreko datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo udal administrazioaren aurrean aurretiko komunikazioa ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.
Informazio gehiago
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Ingurumen Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Ez du
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.