Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jarduera ekonomiko bat hasteko edo titularra aldatzeko erantzukizunpeko adierazpena
Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea sailkatu gabeko jarduera bat hasteko (alegia, ingurumenerako edo pertsonen osasunerako arriskurik eragiten ez duen jarduera bat), edota titularra aldatzeko.
Jarduera horiek abenduaren 26ko 12/2012 Legean jasota daude. Adibideak: denda txikiak, bulegoak, hezkuntza- edo kultura-ekipamenduak, besteak beste. Halaber, Jardueraren Erantzukizunpeko Adierazpen hau egin behar da telefoniako antenen eta telekomunikazioetako beste azpiegitura batzuen kasuan.
(Sailkatutako jarduera bat hasteko, kontsultatu nola eskatu jarduera lizentzia bat).
- Adinez nagusia izatea edo pertsona juridikoa izatea.
- 12/202 Legean aurreikusitako jarduera bat hastea, edo instalazio erradioelektrikoa izatea (antenak).
Urte osoan irekita.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Sindikoa-Herritarren Defendatzailearen Bulegoa
- San Martineko Udal bulegoak
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Jarduera berri bat hasteko: Jarduerak hasteko erantzukizunpeko aitorpena (orokorra)
- Antenekin edo telekomunikazioekin lotutako jarduera berri bat hasteko: Azpiegitura radioelektrikoetarako erantzukizunpeko aitorpena.
- Titularra aldatzeko: Titularra Aldatzeko erantzunkizunpeko jakinarazpena.
Dokumentazio gehigarria
Jardueraren erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakiaz gain, kasuaren arabera, beharrezkoa da udal-teknikariek eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztea.
Obrak egitekotan
Obrak egin behar badira, kasu bakoitzean dagokion Obraren Erantzukizunpeko Adierazpenaren inprimakia ere aurkeztu beharko da:
- 20/2013 Legea, Legea, irailaren 27koa, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzekoa.
- 12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zenbait zerbitzu liberalizatzeko premiazko neurriei buruzko legea
- 7/2012 Legea, LEGEA, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa 7/2012.
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea
- 25/2009 Legea, zenbait lege aldatzen dira zerbitzu-jardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzko legera egokitzeko legea
- 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra
- 25/2009 Legea, zenbait lege aldatzen dira zerbitzu-jardueretara oztoporik gabe iristeari eta zerbitzuetan oztoporik gabe jarduteari buruzko legera egokitzeko legea
- 7/1985 Legea, 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituena
- Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
- Ordenantza, Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen Dituen 6. Ordenantza
- Ordenantza, Hainbat Ordenantza Aldatzeko Ordenantza, Zein Zerbitzu Jardueretarako Sarbide Libreari eta Horietan Aritzeari Dagokionez Azaroaren 23ko 17/2009 Legera Egokitzeko Baita.
- Debekatutako jarduera berriak: debekatuta dago jarduera berri batzuk abian jartzea.
- Erabilera-aldaketak: erabilera aldatzen denean (adibidez, merkataritzatik bulegoetara), lokalak ibilbide irisgarria izan beharko du. Halakorik ez badu, Obren Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztu beharko du, eta ibilbide irisgarria gaitu.
- Lanak egin bitartean: obrak egin behar badira, kopia zigilatua jarri beharko da aretoan, ikusteko moduan eta lanek irauten duten bitartean. Udalak noiznahi egin dezake ikuskatze bisita.
- Datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo eskatutako agiriak udal administrazioaren aurrean ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.
Informazio gehiago
Eraikuntzen Zerbitzua: 945 16 16 16. (Luzapena: 4168).
edificaciones@vitoria-gasteiz.org
Saila: Hiri Eredua, Hirigintza, Etxebizitza, Garbiketa eta Ingurumena
Zerbitzua: Eraikuntzak
Isiltasunaren ondorioa: Positiboa
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.