Jardueraren alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ)
Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) jardueraren baja
Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean baja ematen duten pertsona fisiko edo juridikoek JEZn baja deklarazioa aurkeztu beharra dute.
Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean bere kontura aritzen den edozein pertsona fisiko edo juridiko.
Urte osoan irekita.
Bajan emateko epea hilabetekoa da, jarduerari uzten zaionetik kontatzen hasita.
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)
Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org
- 840 inprimakia: enpresa jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa helbide eta jarduera bakoitzeko
- 841 inprimakia: lanbide eta arte jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa
- 842 inprimakia: alta, baja edo aldaketa deklarazioa jarduerari atxikitako areto bakoitzeko
- 848 inprimakia: eragiketa bolumenaren jakinarazpena, enpresaren helbidea Arabatik kanpokoa bada
- Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da "Informazio osagarria" atalean.
Arabako Foru Ogasunean aurkeztu beharreko dokumentazioa
Horrez gain, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek errolda eredua aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik.
Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria, tasa arautzen duen dagokion ordenantzaren arabera.
Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.
- 3/2021 Foru dekretua, irailaren 29koa. Onestea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren foru arauaren testu bategina
- 1175/1990 Legegintzako errege dekretua, irailaren 28koa, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren tarifak eta jarraibideak onesten dituena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legea
- 243/1995 Errege dekretua, otsailaren 17koa, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga kudatzeko arauak ematen dituen eta zerga horren errolda kudeatzeko eskumenak eskuordetzea arautzen duena
Aldaketa izenarekin, jarduerarekin edo jardueraren epigrafeekin lotutakoa bada, jardueraren baja eta alta izapidetu beharko dira.
Informazio gehiago
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergak Vitoria-Gasteizko udalerrian enpresek, profesionalek edo artistek egiten dituzten jarduerei eragiten die. Jarduerei berei ezartzen zaie zerga, areto jakin batean egiten ez badira ere, eta zergako tarifetan zehaztuta nahiz zehaztu gabe egon.
EJZrako onetsitako tarifetan zehazten da zein jarduerari ezarri behar zaion zerga.
Subjektu pasibo guztiek aurkeztu beharra dute jardueraren hasiera, bukaera edo aldaketa adierazteko deklarazioa, zerga ordaintzetik salbuetsita badaude ere.
Saila: Ogasuna
Zerbitzua: Zerga Kudeaketa
Isiltasunaren ondorioa: Ez du
Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.