eseu


Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) - Hobariak eta salbuespenak: Hobaria energia berriztagarriak edo kogenerazio-sistemak aprobetxatzeagatik

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotaren % 10eko hobaria aplikatzen zaie beren ekoizpen prozesuetan dela energia berriztagarriak baliatzeko instalazioen bitartez dela kogenerazio sistemen bitartez sortutako energia baliatzen duten nahiz halako energiarik ekoizten duten subjektu pasiboei.

Hobari hori gehienez 5 zergaldiko epean aplikatuko da, hobariak ematen direnetik zenbatzen hasita.

Energia berriztagarriak sustatzearen alorreko Planean adierazten eta definitzen direnak joko dira energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalaziotzat.

Elektrizitatea eta energia termiko baliagarria aldi berean sortzeko balio duten ekipo eta instalazioak joko dira kogenerazio sistematzat.

(e)tik (e)ra.

Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:

Erregistro elektronikoa

  • Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.


Telefono bidez tramitea egiteko, deitu ondoko(eta)ra: 010 (945 16 11 00)


Posta elektroniko bidez tramitea egiteko, idatzi ondoko helbidera: hacienda@vitoria-gasteiz.org


  • Gasteizko Udalak instalazio fotovoltaikoa egiteko emandako obra-lizentziaren dosier-zenbakia, aurkeztutako aurrekontuaren arabera.
  • Energia-merkaturatzailearekin duzun kontratua, edo zer modalitatean (soberakinen konpentsazioa, soberakinen salmenta...) zauden erakusten duen faktura bat.
  • Enpresaren ziurtagiria, instalazioak sortutako energiak enpresaren produkzio-prozesuetan duen eraginari buruzkoa.

Ogasun Saileko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak postaz bidaliko dizu dagokion zenbatekoa jasotzen duen ordainagiria, tasa hori arautzen duen ordenantzaren arabera.

Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.

  • Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.
  • Zerga-onurek ez dute atzeraeraginezko izaerarik.

Informazio gehiago

Saila: Ogasuna

Zerbitzua: Zerga Kudeaketa

Isiltasunaren ondorioa: Ez du

Ebazteko epea: Aplikatzekoa den araudiaren arabera

Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.