eseu


Orrialdeari buruz

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) - Hobariak eta salbuespenak

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari (JEZ) aplikatzen zaizkion hobariak eta salbuespenak.

Trámitea(k)

  • Epemuga:

    Enplegua sortzeagatik Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) % 10etik % 40era arteko hobaria aplikatuko zaie hobaria aplikatu aurreko bi zergaldietan beren langile plantilla (lanaldi osoko mugarik gabeko kontratua dutenena) batez beste handitu egin duten subjektu pasiboei.

    Tramitera joan

  • Zerga kuotaren %10eko hobaria aplikatuko zaie beren langileentzat garraio plan berriak ezartzen dituzten subjektu pasiboei, energiaren kontsumoa eta lanerako joan-etorriek sortutako emisioak murriztu eta garraiobide eraginkorragoak -garraio kolektiboa, esaterako- sustatzea dutelarik xede.

    Tramitera joan

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ) ordaintzetik salbuetsita egongo dira beren jarduera hasten duten subjektu pasiboak, jarduera hori bideratzen deneko lehenengo bi zerga-ekitaldietan, ondorio horietarako araudian aurreikusitako kasuetako batean badaude.

    Tramitera joan

Ogasun Saileko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak postaz bidaliko dizu dagokion zenbatekoa jasotzen duen ordainagiria, tasa hori arautzen duen ordenantzaren arabera.

Tasa Ordenantza Fiskalen 5 epigrafean jasota dago.

  • Hobariaren zenbatekoak ezingo du gainditu jardueraren kostua edo egindako inbertsioa.
  • Zerga-onurek ez dute atzeraeraginezko izaerarik.
Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

010 (+34 945 16 11 00)

informacion@vitoria-gasteiz.org

© Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.